PRIBATUTASUN POLITIKA. DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da 57 Jazzaaldiaren kartelaren NFT eskaintzari loturiko formulario honen bidez bildutako datu pertsonalak Donostiako Udalak tratatuko dituela, eta Donostiako Udala izango dela tratamenduaren arduraduna. Edonola ere, Donostia Kulturak kudeatuko ditu datuak duen enkargatu izaera medio. Datuen tratamenduaren helburua Donostia Kulturak antolatutako jardueren (festak, lehiaketa, ekitaldiak, etab. ) parte hartzaileei buruzko informazio pertsonala kudeatzea izango da.

Tratamenduaren zilegitasun-oinarria dira DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko eta DBEO 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoan egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea.

Tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko. Artxibo eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikagarri izango da.

Ez da aurreikusten hirugarrenentzako datu-jakinarazpenik, ez eta hirugarren herrialde edo nazioarteko erakundeentzako transferentziarik ere, legezko betebeharragatik izan ezik.

Ukitutako pertsonek datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak erabil ditzakete, baita datuak babesteko indarrean dagoen araudian jasotako beste eskubide batzuk ere, bidezko denean, Donostia Kultura EEPren aurrean. Erregina Erregentea, 8, 20003 – Donostia. Eskubideak erabiltzean behar bezala zaindu edo atenditu ez bada, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71 – 3. solairua – 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehen auzialdian, erreklamazioa aurkez daiteke Donostiako Datuak Babesteko Ordezkariari: dbo@donostia.eus.