single

Abian dira 58. Jazzaldian joko duten Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak

0

kinkfolk web

58. Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Emanaldiak Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatua) eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira:

- Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
– Kutxa Kultur Kluba: sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean eskuragarri . 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
– Altxerri: sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.

Emanaldien egutegia:

DATA TALDEA LEKUA ORDUA
16 Urtarrila Lutfi Jakfar’s Sixth Trio Club Aretoa – VEA 19:30
26 Urtarrila Trio Nordeste Kutxa Kultur Kluba 19:30
30 Urtarrila Xavi Maldonado and David Cid Quartet Club Aretoa – VEA 19:30
31 Urtarrila Mikel Legasa´s Quintet Kutxa Kultur Kluba 19:30
06 Otsaila Isla Trío Altxerri 19:30
07 Otsaila Les Cuisinieres Club Aretoa – VEA 19:30
08 Otsaila Xahu Altxerri 19:30
12 Otsaila Amaika Rude Club Aretoa – VEA 19:00
13 Otsaila Brian Aching Project Altxerri 19:30
14 Otsaila Kinkfolk Altxerri 19:30
16 Otsaila Aldakan Kutxa Kultur Kluba 19:30
20 Otsaila Arnaud Labastie Trío Club Aretoa – VEA 19:30
23 Otsaila Ura Dúo Kutxa Kultur Kluba 19:30
09 Martxoa Motelas Kutxa Kultur Kluba 19:30
21 Martxoa Fuákata! Altxerri 19:30

 

Aurten aurkeztu diren 65 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 58. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa