single

Ben LaMar Gay abeslari eta multinstrumentista 57 Jazzaldiaren programazioan

0

Ben Lamar Web

Ben LaMar Gay, Chicagokoa, azken urteotako Jazzaren panoraman indar handienarekin sortutako sortzaileetako bat da. Gaztea izan arren kide da Chicagoko A.A.C.M. elkarte mitikoan, eta definizio orori ihes egiten dion bere estiloak eta bere originaltasunak Jazz amerikar berriaren ordezkari interesgarrienen artean kokatu dute; eskari gehien jasotzen dituztenen artean dago, izan ere.

Trinitate plazan arituko da, igandean, uztailaren 24an, Kurt Ellingen ordez, zeinek bertan behera uztea erabaki duen uztailean egingo duen Europako bere biraren azkeneko zatia. Emanaldi berean, aurreikusita zegoen bezala, Amina Claudine Myers abeslari eta pianista, eta bere taldea, Generation 4, arituko dira.

Sarrerak eta itzulpenak:

- Kurt Elling Ft. Charlie Hunter: Superblue kontzerturako sarrera erosi eta Ben LaMar Gayren kontzertura ere joateko interesa duten pertsonek ez dute ezer egin behar, haien sarrerak balio osoa izango baitu.

- Aldiz, sarrerak erosi bai, baina itzuli nahi dituzten pertsonei, erosteko erabili duten bide beretik itzuliko zaie diru zenbatekoa:

1. Leihatilan erosiak: VEA / AZ leihatiletan itzultzen da.
2. Internetez erosiak: bidali mezu bat dksarrerak@donostia.eus (idatzi email honetara itzulketa eskatuz).

- Trinitate Plazarako abonamendua duten pertsonentzat, argitaratutako salmenta-baldintzen arabera, ez da bidezkoa izango sarrera itzultzea, ezta abonamendua ezeztatzea ere. Erositako abonamenduak baliozkoak izango dira Trinitate Plazako kontzertu guztietarako.

Ben LaMar Gay

EGITARAUA PDF