single

Cécile McLorin Salvanten kontzertua Chillida Lekun

0

CECILE 1

Kantari estatubatuarrak bi kontzertu zoragarri eskaini zizkigun jada 2018ko Donostiako Jazzaldian, eta berriz itzuli da Jazzaldira, Chillida Lekuko kontzertu batekin, hilaren 18an egitekoa, eta beste bat Trinitate Plaza Kelerren, hilaren 21ean.

Kantari eta musikagileak, Sullivan Fortner piano-joleak lagunduta, bere azken diskoa aurkeztuko digu: The Window. Disko honetan, bi musikariek piano-ahots bikotearen tradizioa eta haren espresio-ahalmena esploratu dute, eta tradizioa hedatu, denbora, harmonia eta esaldiekin askatasunez jokatuz.

Cécile McLorin Salvant musikagilea da bera ere, eta jada sendotua egungo jazz ahotsetan onenetakoen artean, gaztea izan arren. Haren ahotsa paregabea da, eta berbera zurrunbilo artistiko bat: ausarta, trebea, freskoa, irudimentsua, asmamenez jantzia, sofistikatua, dibertigarria, adimentsua, zintzoa…

Sarrerak salgai HEMEN.