single

ARTISTAK

Sílvia Pérez Cruz: Toda la vida, un día

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Sílvia Pérez Cruz

Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra, teklatuak, sintetizadoreak), Carlos Montfort (biolina, perkusioa, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak), Bori Albero (kontrabaxua, koruak)

Sílvia Pérez Cruz artista paregabea da. 11 De Novembre (2012) bakarkako bere aurreneko diskoa kaleratu zuenetik, goraipamenak eta arrakastak biltzen jarraitu du. Etengabe eboluzionatzen, ezohiko bideetatik jotzen du beti. Izan ere, harrigarria da estilo desberdinak jorratzeko duen gaitasuna, bereizgarri duen kutsu hori, bere ahots-erregistro miragarri hori eta eszenatokian darion karisma hori inoiz galdu gabe. Berea da, zalantzarik gabe, azken aldiko ahotsik zirraragarrienetako bat.

Abeslaria Iberiako eta Latinoamerikako kantak entzuten hazi zen, eta 4 urte zituela hasi zen musika ikasten. Musika klasikoan eta Jazzean hezi zen. Solfeoa, saxoa, pianoa, kaxa, harmonia, Jazz eta flamenko kantua, inprobisazioa, moldaketak, konposizioa… ikasi zituen, eta Jazz kantuan lizentziatu zen ESMUCen. Bere ibilbidean zehar artista handiekin kolaboratu du, besteak beste Eliseo Parra, Lluis Llach, Gino Paoli, Stefano Bollani, Rocio Molina, Marco Mezquida, Jorge Drexler, Holandako Hamilton, Toquinho, Joan Manuel Serrat, Javier Colina, Raül Refree…

Jazzaldian bere seigarren emanaldia izango den kontzertu honetan, artista katalanak bere azkeneko lana aurkeztuko du: Toda la vida, un día (2023). Konfinamenduaren aldian, Pérez Cruzi bizitza osoa disko bakar batean birsortzeko sortu zitzaion behar baten emaitza den lana, urte batean grabatua, Bartzelona, Pontós, Madril, Jerez, Buenos Aires, Coatepec eta Habanan. Obra monumentala honetan 5 mugimendu (existentziaren etapa bakoitzeko bat), 21 abesti eta 90 musikari daude, azken hauen artean, batzuk nabarmentzearren, Juan Quintero, Natalia Lafourcade, Liliana Herrero, Carmen Linares, Pepe Habichuela, Salvador Sobral…

Dena da handia album honetan eta, aldi berean, den murrizten da zirkulu horretara, bizitzara alegia, Pérez Cruzen begitik behatua. “Bost mugimenduetako bakoitzak etapa bat irudikatzen du: haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta berpizkundea, zirkularra izatea nahi dudalako; horregatik da azala zirkulu bat, eta horregatik nuen gogoko sehaska-kanta batekin amaitzea”, dio abeslari eta konpositore katalanak.