55 edizioa 2020

  • Kalitate artistiko bikaina eta publikoaren erantzun sutsua 2020ko Jazzaldiaren edizio berezian

    55. Jazzaldia guztiok gogoratuko dugu, eta ez bakarrik bere kontzertuetara maskara eta edukiera mugatuekin joan ginelako, egoera berezi eta zailean, baizik eta baita bere kontzertu ikusgarriengatik, une paregabeengatik eta kalitate orokor bikainagatik ere. Publikoak modu eredugarrian erantzun zuen, covid 19ak eragindako arauak jarraituz, erantzukizun handiz, gogotsu eta ia eszenatoki guztiak betez. Nabarmendu nahi dugu, halaber, ez zela inolako gorabeherarik izan eta osasun eta segurtasun neurri guztiak uneoro bermatu zituela antolakuntzak eta jarraitu zituela kontzertuetara bertaratutako jendeak.

    Edizio hontan, lehen aldiz, hiru Donostiako Jazzaldia Sari eman zitzaizkien Jazzaren hiru jeniori: Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador. Gainera, hirurak izan ziren Jazzaldiko eszenatoki nagusietan, Trinitate Plazan, Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian, elkarrekin edota euren bandekin kontzertu ahaztezinak ematen.

    Aipatutakoekin batera, Espainiako artista eta talde onenen aukeraketa bat ikusi ahal izan genuen. Guztiak ere esker onez aritu ziren berriz ere zuzeneko kontzertuak eskaini ahal izan zituztelako eta artez eta kalitate musikalez beteriko une zoragarriak oparitu zizkiguten: Chano Domínguez, Marco Mezquida, Perico Sambeat, Carles Benavent, Chicuelo, Sílvia Pérez Cruz, Antonio Serrano, Raül Refree Lina portugaldarrarekin batera, Josemi Carmona, Tino di Geraldo…

    Maila handiko euskal talde eta artisten kontzertuak ere izan genituen. Oreka TX eta Michel Portalek kontzertu bana eskaini zuten Trinitate Plazan, eta gainera, inprobisazio bateratu bat utzi ziguten, betiko gogoratuko duguna. Iñaki Salvador donostiarrak bi kontzertu eskaini zituen, bata Kursaalean, Chano Dominguezekin batera, eta bestea Victoria Eugenia Antzokian, Jorge Pardo eta Borja Barrueta bizkaitarrarekin. San Telmo Museoko klaustroan Donostiako bi piano-jotzaile, Paul San Martin eta Mikel Azpiroz. Eta Jazzaldiaren azken egunean, Victoria Eugenia Antzokian, Joseba Irazoki eta Lagunak.

    Bertako taldeen zerrenda osatuz, Kursaaleko Terrazetan euskal artista gazteen 21 kontzertu izan ziren, formatu berri batean. Guztira, 21 kontzertu ikusi ahal izan ziren, guztiak doakoak eta edukiera kontrolatukoak, zuzeneko musika onaz gozatzen zen bitartean lasai-lasai zerbait hartzeko moduko espazio batean, hori guztia ikuspegi paregabearekin eta Jaialdi osoan zehar izan genuene eguraldi ona lagun.

    Kontzertu guztietatik onenetako hiru artista portugaldarren eskutik etorri zitzaizkigun. Lina, Raül Refree katalanarekin batera Victoria Eugenia Antzokian, Salvador Sobral Kursaalen eta Mariza Trinitate Plazan.

    Gainontzeko artistak, batzuk Espainian bizi baziren ere, nazioartekoak izan ziren, Norvegia, Suedia, Frantzia, Alemania, Serbia, Estatu Batuak: Rymden, Joachim Kühn, Anja Lechner, François Couturier, Bojan Z., Randy Greer (Valentzian bizi zen), Sean Clapis (Madrilen bizi zen).

    Hurte hartako nobedade bat streaming bidez eskainitako kontzertuak izan ziren, 15 emanaldi guztira, mundu osoko zale ugarik jarraitutakoak, 70.000 bistaratze baino gehiagorekin. Doako zerbitzua izan zen, zuzeneko kontzertuetara joaterik izan ez zuten guztientzat irekia. Honez gain kontuan hartzekoa da gure sareetan 34.000 jarraitzaile edukitzera heldu ginela.

    Txikijazzen zortzigarren edizioak 4 kontzertu eskaini zizkigun, Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazara eta Kursaaleko Terrazetara hurbildu ziren familiek asko gozatu eta estimatutakoak.

    Azken batean, jazz-zaleen oroitzapenerako jaialdi bat, kontzertuen maila altuagatik eta, kontrako baldintzen aurrean, Jazz zaleek izan zuten erantzun ezin hobeagatik.

  • PROMO 55 JAZZALDIA 2020


    Charlie Parker Tribute

    Lina _Raül Refree

    Colina, Carmona, Serrano, Barrueta

    Chano Domínguez Trío

    Anja Lechner & François Couturier

    Chano Domínguez – Iñaki Salvador

    Oreka TX

    Michel Portal New Quintet

    Salvador Sobral

    Perico Sambeat Plays Zappa

    Benavent , di Geraldo, Pardo

    Jorge Pardo - Iñaki Salvador

    Sílvia Pérez Cruz - Marco Mezquida

    Carles Benavent Rio

    Joachim Kühn

    Joseba Irazoki eta Lagunak

    Marco Mezquida

    Rymden

    MARIZA CANTA A AMÁLIA


  • 55 Jazzaldia
    2020ko uztailaren 21-25

     

    Uztailak 21, asteartea

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    20:00. Randy Greer Trio
    Randy Greer (ahotsa), Enric Peidro (saxoa), Sergio Albentosa (Hammond)

     

    Uztailak 22, asteazkena

    Victoria Eugenia Antzokia. 12€

    12:30. Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute
    Perico Sambeat (saxo altua), Voro García (tronpeta), Albert Sanz (pianoa), Toño de Miguel (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

    18:00. Lina_Raül Refree
    Lina (ahotsa, sintetizadoreak), Raül Refree (piano akustikoa, sintetizadoreak)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 24€

    Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte
    Javier Colina (kontrabaxua, eskusoinua), Antonio Serrano (ahoko soinua), Josemi Carmona (gitarra), Borja Barrueta (bateria)

    Chano Domínguez Trío
    Chano Dominguez (pianoa), Horacio Fumero (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

     

    Zurriola Terraza. Sarrera doan

    17:30. Connection Trio
    Adrián Martínez (tronboia), Jorge Fernández (pianoa), Juanma Domínguez (kontrabaxua)

    21:00. Jaso – Giménez – Escrich Trío
    Javier López Jaso (akordeoia), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarra)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan

    19:00. Around Midnight
    Eolo Andino (saxo altua), Eva Alcaide (gitarra), Ledian Mola (kontrabaxua)

    23:00. Randy Greer Trio
    Randy Greer (ahotsa), Enric Peidro (saxoa), Sergio Albentosa (Hammond)

     

    Uztailak 23, osteguna

    San Telmo Museoa. 11:00. 12€

    Bojan Z., piano solo
    Bojan Z. (pianoa)

     

    Teatro Victoria Eugenia. 12:30. 12€

    Anja Lechner & François Couturier: Lontano
    Anja Lechner (biolontxeloa), François Couturier (pianoa)

    Kursaal Auditorioa. 18:00. 20€

    Chano Domínguez – Iñaki Salvador Dúo
    Chano Domínguez (pianoa), Iñaki Salvador (pianoa)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 28€

    Oreka TX: Koklea
    Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki), Iñigo Egia (perkusioa)

    Michel Portal New Quintet
    Michel Portal(klarineteak), Bojan Z. (pianoa, fender rhodes), BrunoChevillon(kontrabaxua), Nils Wogram(tronboia), Jeff Ballard (bateria)

     

    Zurriola Terraza. Sarrera doan

    17:30. Les Fous
    Santi Romano (ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Otxi (ahotsa, perkusioa)

    21:00. Los Juanes
    Juan José Cabillas (saxoa, flauta), Juan Oliveira (gitarra)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan

    19:00. Randy Greer Trio
    Randy Greer (ahotsa), Enric Peidro (saxoa), Sergio Albentosa (Hammond)

    23:00. Lemy River
    Iban Martin (gitarra, teklatua, ahotsa), Mikel Benito (teklatua, baxua), Roberto Granado (samplerrak, teklatua)

     

    Txikijazz Kutxa Kultur Terraza. 20:30. 3€

    The Binilo’s
    Oier Garamendi (ahotsa, gitarra), Irantzu Garamendi (ahotsa, zeharkako txirula, perkusio “txikia”), Alex López (kontrabaxua)

     

    Uztailak 24, ostirala

    San Telmo Museoa. 11:00. 5€

    Paul San Martín, piano solo
    Paul San Martín (pianoa)

     

    Kursaal Auditorioa. 12:30. 24€

    Salvador Sobral: Alma Nuestra
    Salvador Sobral (ahotsa), Victor Zamora (pianoa), Nelson Cascais (kontrabaxua), André Sousa Machado (bateria)

     

    Victoria Eugenia Antzokia. 18:00. 18€

    Chicuelo & Mezquida Trío: No hay dos sin tres
    Juan Gómez “Chicuelo” (gitarra), Marco Mezquida (pianoa), Paco de Mode (perkusioa)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 24€

    Perico Sambeat Plays Zappa
    Perico Sambeat (saxo altua), Javier Vercher (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Toni Belenguer (tronboia, Iván Cebrián (gitarra), Santi Navalón (pianoa), Julio Fuster (kontrabaxua), Miquel Asensio (bateria)

    Benavent, di Geraldo, Pardo
    Carles Benavent (baxu elektrikoa), Tino di Geraldo (bateria), Jorge Pardo (Saxoak, txirula)

     

    Zurriola Terraza. Sarrera doan

    17:30. Connection Trio
    Adrián Martínez (tronboia), Jorge Fernández (pianoa), Juanma Domínguez (kontrabaxua)

    21:00. Sean Clapis Duo
    Sean Clapis (gitarra), Javier Moreno (kontrabaxua)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan

    19:00. Around Midnight
    Eolo Andino (saxo altua), Eva Alcaide (gitarra), Ledian Mola (kontrabaxua)

    23:00. Randy Greer Trio
    Randy Greer (ahotsa), Enric Peidro (saxoa), Sergio Albentosa (Hammond)

     

    Txikijazz Kutxa Kultur Terraza. 20:30. 3€

    Los Juanes
    Juan José Cabillas (saxoa, flauta), Juan Oliveira (gitarra)

     

    Uztailak 25, larunbata

    San Telmo Museoa. 11:00. 5€

    Mikel Azpiroz, piano solo
    Mikel Azpiroz (pianoa)

     

    Victoria Eugenia Antzokia. 12:30. 18€

    Jorge Pardo – Iñaki Salvador Quartet
    Jorge Pardo (saxoak, flauta), Iñaki Salvador (pianoa), Gonzalo Tejada (contrabaxua), Borja Barrueta (bateria)

     

    Kursaal Auditorioa. 18:00. 30€

    Sílvia Pérez Cruz – Marco Mezquida: MA
    Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra), Marco Mezquida (pianoa)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 30€

    Carles Benavent Trío
    Carles Benavent (baxu elektrikoa), Roger Mas (pianoa), Aleix Tobías (perkusioa)

    Mariza Canta a Amália
    Mariza Nunes (ahotsa), Luis Guerreiro (gitarra portugesa), Phelipe Ferreira (gitarra), Adriano Alves (baxua), Joao Freitas (perkusioa), Joao Frade (eskusoinua)

     

    Zurriola Terraza. Entrada libre

    12:00. Txikijazz: The Binilo’s
    Oier Garamendi (ahotsa, gitarra), Irantzu Garamendi (ahotsa, zeharkako txirula, perkusio “txikia”), Alex López (kontrabaxua)

    17:30. Les Fous
    Santi Romano (ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Otxi (ahotsa, perkusioa)

    21:00. Sean Clapis Duo
    Sean Clapis (gitarra), Javier Moreno (kontrabaxua)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan

    19:00. Sara Zozaya
    Sara Zozaya (ahotsa, gitarra, teklatuak), Antton M. Goikoetxea (gitarra), Asier Renteria (baxua, teklatuak, sintetizadoreak)

    23:00. Matilda
    Maria Amolategi (ahotsa, gitarra akustikoa), Víctor Sánchez (maschine), Antxon Sarasua (teklatua, Hammond)

     

    Uztailak 26, igandea

    Victoria Eugenia Antzokia. 12:30. 20€

    Joachim Kühn, piano solo
    Joachim Kühn (pianoa)

     

    Teatro Victoria Eugenia. 17:30. 12€

    Joseba Irazoki eta Lagunak
    Joseba Irazoki (ahotsa eta gitarra), Ibai Gogortza (gitarra), Jaime Nieto (baxua), Felix Buff (bateria)

     

    Trinitate Plaza. 20:00. 28€

    Marco Mezquida: Beethoven Collage
    Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Pablo Selnik (xirula), David Xirgu (bateria)

    Rymden: Bugge Wesseltoft-Dan Berglund-Magnus Öström
    Bugge Wesseltoft (pianoa, teklatuak), Dan Berglund (baxua), Magnus Öström (bateria)

     

    Zurriola Terraza. Sarrera doan

    12:00. Txikijazz: Sara Mansilla y Los Juanes
    Sara Mansilla (ahotsa), Juan José Cabillas (saxo altua), Juan Oliveira (gitarra)

    17:30. Sara Mansilla y Los Juanes
    Sara Mansilla (ahotsa), Juan José Cabillas (saxo altua), Juan Oliveira (gitarra)
    Frigo Gunea. Sarrera doan

    19:00. Idoia Asurmendi
    Idoia Asurmendi (gitarra, ahotsa, teklatua), Oriol Flores (cajón), Joanes ederra (baxua, kontrabaxua)

  • cartel-con-logos-JAZZALDIA-2020