Iraunkortasuna

BIRZIKLAPENA

Gaikako ontzien bilketa

Jaialdiak bere FCC Medio Ambiente partner berriaren eskutik ontzi guztien bilketa egingo du bere gune guztietan, gero hiru arlotan bereizi eta birziklatuko direlarik.

  • Beira ontziak
  • Ontzi arinak
  • Bestelako materialak

Bilketa FCC Medio Ambiente laguntzaz eta gainbegiratzearen bitartez egingo da.

Ekintza honetan publikoaren laguntza ezinbestekoa da eta bertaratzen direnei gonbita egiten zaie erabilitako ontziak Kursaaleko terrazetan, Zurriolako Hondartzan edota beste terrazetan zehar egongo diren edukiontzietan utz ditzaten.

Jazzaldiak 15 pertsona erabiliko ditu espreski betekizun honetan Jaialdiak ospatuko den egunetan.

Informazio eta Ekoizpen materialaren berrerabilera edota birziklapena

Puntu honek karteldegi, seinaleztapen, agertoki estaldura, eta bandera bezalako materialei egiten die erreferentzia.

Kartelak eta seinaleak urtetik urtera berrerabili egiten dira, eta posible ez den kasuetan birziklatu egiten dira.

Birziklatutako produktuen eguneroko neurketa egiten da eta emaitzak Jaialdiko webgune ofizialean argitaratzen dira.

Egunero, Jaialdiaren webgune ofizialean, FCC Medio Ambientek aurreko eguneko gaikako bilketaren emaitzak kaleratuko dira, bildutako materiala kilotan neurtuko delarik.

Plastikozko poltsen murrizketa

Poltsen erabilera murriztu egingo da. Beharrezkoak izanez gero, plastikozkoak paperezkoengatik ordezkatuko dira.

Elektrizitate kontsumoaren kontrola

Elektrizitatearen kontsumoa murriztuko da, LED fokuen bitarteko argiztapen gehiago erabiliz eszenatokietan. Eguzki-kargadoreak ere erabiliko dira eszenatokietan, antolatzaileek erabiltzen dituzten dispositibo elektronikoak berriro kargatzeko.

GARRAIOA

Erabili ezazu garraio publikoa jaialdiaren egunetan hirian zehar mugitzeko.

AUTOBUSAK

Jaialdiaren webguneak Donostiara etortzeko autobusen eta trenen ordutegia eskura izango ditu, baita hirian zehar mugitzeko hiriko autobusen ordutegiak ere.

Dbus autobus zerbitzuak zerbitzu gehigarriak eskainiko ditu jaialdiko egunetan.

Donostiara doazen beste autobus zerbitzuak:

LURRALDEBUS

PESA

ALSA

TSST

LA GUIPUZCOANA S.A. 

HIJOS DE ANTONIO AREIZAGA S.A. 

EKIALDEBUS S.L. 

GARAYAR S.A.

Donostiara doazen tren zerbitzuak:

EUSKOTREN

RENFE

BIZIKLETAK 

Hirian aurkitu ditzakezun bide gorriak aprobetxatu eta erabili bizikleta Jaialdiaren oholtzetara gerturatzeko. Udaletxeak eskaintzen dituen zerbitzuez balia zaitez!

KOMUNIKAZIOA

ONTZIEN BILKETARAKO PUNTUEN SEINALEAK

 

Edukiontzi horiak:ontziak                                                                                  

Edukiontzi berdeak: beira                                                                             

Edukiontzi urdinak: papera

GARBIKETA

Urte honetan, eta FCC Medio Ambiente enpresarekin partner estrategiko bezala bat egitearekin  batera, garbiketa estruktura profesionalizatu  eta  emaitzak optimizatu dira.

Lan horretarako, 15 pertsonaz osaturiko taldea arituko da lanean eta hondartza garbiketa sakonagoa egiten duen taldearen lana  murriztuko du.

Bilketa errazteko jakinarazi

Kursaaleko Terrazetan jarriko den panel handi baten bitartez ontziak gaika biltzeko edukiontzien egoera adieraziko da, eta horrek publikoari lagunduko dio euren ontziak eta zaborra  non bota ditzaketen jakiteko.

 

EUSK-EG-eus-color-horz

SEGURTASUNA

Beirazko eta metalezko ontzien ezabapena Jaialdiko guneetan

Neurriaren beharra

Inguruaren segurtasuna bermatze aldera, ezinbesteko neurria da kontzertuetako guneetara beira eta metalezko ontzien sarrera debekatzea, hauek sortzen duten arriskuagatik.

Beirazko ontzien kasua bereziki arriskutsua da. Nahiz eta tentuz maneiatu, beirazko ontziak erori eta apurtzean publikoa zauritzeko arriskua sortzen dute, eta baita hurrengo egunetan hondartzara joango direnentzat ere arriskutsu izan daitezke. Beira zatitxoen garbiketa oso zaila bilakatzen da, eta zati txikienak ere zauriak eragin ditzakete hondartzan dagoen edonorentzat.

Jazzaldiak badaki bere publikoak ulertzen duela egoera, eta bere kolaborazioa eskatzen du mota honetako ontziak arrisku bilakatu ez daitezen.

Bestalde, ontzien gainbegiratzea ohiko praktika izaten da ikusle asko biltzen dituzten ekitaldietan, futbol estadio edo musika jaialdietan, esaterako.

Jaialdiaren edozein salmenta puntutan ez da beira edo metalezko ontzirik salduko.

NX part: 6910-4

 

Haurren entzumena zaintzeko ardura

Entzumen tapoiak egongo dira, antolakuntzak jarriko dituenak 12 urtetik beherako haurrentzat itxitako edo mugatutako esparruetan (Kursaaleko Auditorioa, Victoria Eugenia Antzerkia, San Telmo Museoa, Trinitate Plaza).

Oharpen mezuak ezarriko dira haurrak bozgorailuetatik hurbil jartzearen arriskuaz informatuz.

ERRONKA GARBIA ZIURTAGIRIA

JAZZALDIA INGURUMENAREKIN BAT

Jazzaldian betidanik egin dugu apustu iraunkortasunaren alde eta ingurumenarekiko arduratsu jokatu dugu. Aurten, zaborraren bilketa egiteko sistema berria jarri dugu martxan/abian, publikoari lana errazteko eta efizientzia hobetzeko asmoz. Hori dela eta, 5 edukiontzietako 20 bateria banatuko dira Jaialdiko puntu ezberdinetan.

Edukiontzi eta zaborren  kudeaketa FCC Medio Ambientek egngo du bere langile eta Festibalerako koordinatzailearekin batera.

Aurreko urtean IHOBEk(Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) ” Erronka Garbia” ziurtagiria aitortu zigun, gure Festibalaren izaera jasangarria aitzatesten duena.

Donostiako Jazzaldia aspalditik ari da ingurumenaren aldeko ondare positiboa publikoari helarazteko ahaleginean, hondakinak birziklatuz eta kontzertuetara hurbiltzeko garraio publikoaren edota bizikletaren erabilera sustatuz.

 

EUSK-EG-eus-color-horz