58 edizioa 2023

  • 58. JAZZALDIAK MARKA GUZTIAK HAUTSI DITU

    Jende asko bildu da kontzertu guztietara eta Donostiako Jazzaldiaren historian inoiz ez bezalako bertaratze kopuruak izan dira. 191.000 lagunek bete dituzte 5 egunetan, 16 agertokitan egindako 90 kontzertuak. Salgai zeuden 21 kontzertuetatik 15etarako sarrerak agortu egin dira. “Sold out” kartela Triniko 4 gauetatik 3tan jarri da, Kursaaleko 5 kontzertuetatik 3tan, San Telmo Museoko kontzertu guztietan, Club aretoko bietan, JazzEñeko batean eta María Cristina Hotelekoan. Guztira, 18.882 sarrera saldu dira, munduko 40 herrialde ezberdinetatik erosi direnak. Doako kontzertuetan 172.000 pertsona bildu dira.

    Nazioarteko izar handiek, Jazzaren etorkizuna markatuko duten artista berriek, musika estilo ezberdinetako taldeek, bertako taldeek eta abarrek eskainitako kontzertuez gozatzeko aukera izan dugu. Kalitate musikal bikaineko kontzertuak, horietako asko gure oroimenean betiko geratuko direnak, batzuk aipatzearren, honako hauek azpimarra ditzakegu: Julian Lage, Norah Jones, Joss Stone, Ben Harper, Ezra Collective, Yosuke Yamashita,…

    Jazzaldiak eskerrak eman nahi ditu uztailaren 24an eta 25ean, euria egin arren, esparru guztiak betetzeaz gain, aurten ere jarrera eredugarriarekin eta inolako gorabeherarik gabe egin direlako ekitaldi guztiak. Aurten ere, musikaz, jai-giroz eta ospakizunez bete da hiria.

    Trinitate Plaza

    Trinitate Plazako lehen eguna, uztailaren 22a, gitarren gaua izan zen. Lehenik eta behin, Julian Lagek kontzertu bikaina eskaini zuen eta erakutsi zuen momentu oso onean dagoela eta Jazzaren gitarra-jotzaileen artean etorkizunik handiena duena dela. Gero, Bill Frisellek entzuleak mirestuta utzi zituen bere gitarraren argitasun, dotoretasun eta berotasunarekin. Bi emanaldien artean, bi gitarra jotzaileek agertokia partekatu zuten, publikoaren oroimenean betirako geratuko den une horietako bat.

    Hilaren 23an, hauteskunde orokorren eguna izan zen, baina horrek ez zuen eragotzi Trini berriro betetzea. Hasteko, Abdullah Ibrahimek Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen eta, ondoren, kontzertu leun eta bikain bat eskaini zuen, non maisu hegoafrikarrak bere bihotzaren barrenetik “a capela” abesten amaitu zuen. Bigarren kontzertua Nubya Garciarena izan zen, indartsua eta liluragarria, Jazz garaikideko izarrik argitsuenetako bat dela erakustera etorri zena.

    Hilaren 24a, Enrico Ravarekin hasi zen. Goizean, Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen, ibilbide luze bati esker ona. Italiako tronpeta-maisuak ez zuen huts egin, eta, bere herrialdeko Jazz-talentu gazteez inguraturik, kontzertu bikaina eskaini zuen. Ondoren, David Helbock ‘s Austrian Syndicateren emanaldia izan zen. Euri-jasa handia bota arren, entzule gehienak eserlekuetan mantentzea lortu zuen, bere zuzeneko bikainaz gozatuz.

    Triniko kontzertuak festa handi batekin itxi ziren. Lehenik, Bamba Wassoulou Groove maliarrek plaza osoa dantzan jarri zuten beren gitarra hipnotikoekin. Eta edizio honi amaiera emateko, Joss Stone handi baten kontzertuaz gozatu ahal izan genuen. Bere ahots txundigarriarekin eta alaitasunarekin, publikoa bereganatu zuen, behin baino gehiagotan jaitsi zen zaleen artean abestera eta, berriro, Trini osoa dantzan eta kantuan jarri zuen.

    Kursaal Auditorioa

    Askotariko estiloekin, Kursaal Auditorioak kalitate artistiko handiko 5 kontzertu hartu ditu. Kenny Barronek, EGOrekin batera, lehen egunean, ikusleak poztu zituen. Norah Jones, hilaren 22an, bere ahots paregabearekin eta bere piano zoragarriarekin, bikain aritu zen. Ben Harperrek, The Innocent Criminals lagun zituela, bere ahots eta gitarra bikainarekin, jarraitzaileen gozamena lortu zuen. Hilaren 24an Pat Methenyren txanda izan zen, bere gitarrekin bere jarraitzaile leialak miretsi zituena. Eta bukatzeko, 25ean, Rocio Márquez & BRONQUIOk, kontzertu ikusgarri bat eskaini zuten: konplexua, ñabarduraz betea, soinuzko ehunduraz, sorpresaz, poesiaz, artez, sentimenduz eta biraz betea.

    FCC Victoria Eugenia Antzokia

    Aurten, aurrekoan bezala, FCC Victoria Eugenia Antzokiak JazzEñeren bederatzigarren edizioa hartu du. Kontzertu guztietara, batez beste, 650 pertsona joan dira, eta kalitate handiko 8 musika-proposamen ikusi ahal izan dituzte: Lucía Rey Trío, MOVE, Carles Margarit Quinteto, NGBM Cuarteto, Alto For Two, Niño Josele, Bandolero Cuarteto eta Gonzalo del Val.

    Keler Gunea

    Keler Gunean 8 kontzertu jendetsu eta estilo anitzekoak izan ditugu.

    Hilaren 21ean, Village Peoplek 40.000 pertsona dantzan jarri zituen hondartzan, ondoren, Fred Wesley bikaina, funkaren historiako handienetako baten txanda izan zen. Uztailaren 22an, Blue Lab Beats, freskoak, esperimentalak eta oso jatorrak, entzulegoa bereganatu zuten, eta ondoren, Keler Gunera Viva Sueciako milaka jarraitzaile hurbildu ziren, kantu guztiak dantzatu eta abesteko, lehen notatik azkenera. Hilaren 23an, Arde Bogotak energia, gogo bizia eta irmotasuna xahutu zituen. Gero Tiken Jah Fakolyren txanda iritsi zen, bere reggae aldarrikatzailearekin eta banda handiarekin giro ikusgarria sortu zuen bertara joan ziren 16.000 jarraitzaileen artean. Uztailaren 24an graziazko egoeran dagoen Ezra Collectivek eskaini zuen lehen kontzertua, bertaratutako 5.000 lagunak dantzan jarri zituen Londoneko taldeak, euri zaparrada izan arren. ZETAK arduratu zen edizio honetako Keler Guneko azken kontzertuaz, eta 8.000 jarraitzaile inguruk hartu zuten parte itxiera ikuskizunean.

    Skoda San Telmo Museoa

    Aurten, San Telmo Museoko klaustroan piano solo kontzertuen formatua errepikatu dugu. Kontzertu horietan, inolako anplifikaziorik gabe, pianoaz gozatzeko aukera eskaintzen da, edukiera txikiarekin eta museoko klaustroa bezalako leku magiko batean.

    Japoniako lau piano-jotzailek bost kontzertu eskaini dituzte, eta sarrera guztiak agortu egin dira: Yosuke Yamashitak, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuenak, bi programa ezberdin eskaini zituen hilaren 21ean eta 22an, kalitate, adierazkortasun eta teknika bikainekoak biak; hilaren 23an, Eri Yamamotok, alaitasuna eta fintasuna agertu zituen, eta Bruce Barth senarrarekin batera aritu zen, 4 eskutara; hilaren 24an, Kento Tsubosakak, sormen eta teknika bikainak erakutsi zituen; eta 25ean, Hakuei Kimek piano solo zikloa itxi zuen, estilo pertsonal, dotore eta erritmoz betearekin.

    Frigo Gunea y Fnac Gunea

    Jendez gainezka egon ziren terrazetan estilo eta jatorri desberdineko taldeak eduki genituen. Jaialdiko Tokiko Taldeen eta Katapulta Tourraren bidez aukeratutako euskal talde ugarik eman zuten euskal Jazzaren une bikainaren berri: Xahu, Isla Trio, Motelas, Arnaud Labastie Trio, Les Cuisinieres, Lutfi Jakfar ‘s Sith Trio, Bamms, Amaika Rude, Mikel Legasa’ s Quintet, Xavi Maldonado & David Cid Cuartet, Kinkfols eta Olana Liss.

    Izen handiko eta ibilbide bikaineko nazioarteko artistak ere izan ziren Frigo eta Fnac guneetan: Damir Imamović, The Side Effects, Ill Considered, Jerry Bergonzi, The Mississippians, Sara Dowling, Pacific Jazz Ambassadors, Conversessions eta Bengue.

    Sala Club

    Freedom First deitutako bi kontzertutan, espetxetik, heriotza-zigorraren zain dagoen Keith LaMar-ek parte hartu zuen. Bi kontzertu hunkigarri, ikusleen bihotzak ukitzen dituzten horietakoak.

    Nauticool, Garbera, Fnac Foruma eta San Martin Merkatua

    Gure chill out gune nagusiak, Nauticool izenekoak, 5 kontzertu hartu ditu eta jendeak musikaz gozatu ahal izan du leku zoragarri batean: Arima Soul, Elena Setien, Blue Lab Beats, Nakar eta Ramada Inn.

    Garberan bost kontzertu izan dira: Sara Dowling, Ill Considered, Jerry Bergonzi Quartet, Blue Lab Beats eta Five Stars.
    Fnac Forumak, bestalde, Ura Duo, Trio Nordeste eta Brian Aching Cuartet taldeen kontzertuak eskaini zituen.
    Eta San Martin Merkatuan beste bi kontzertu: Gonzalo Encinal & Fran Serrano eta Rodrigo Lauroba & Aitor Miramon.

    Txikijazz

    Txikijazzen edizio honetako 5 egunak zoragarriak izan dira. Familiek eta publikoak, duela 11 urtetik hona Txikijazzaren jarraitzaile amorratuak, askotariko kontzertuez gozatzeko aukera izan dute. Jazz ona entzun ahal izan da Five Starsen eskutik, Eri Yamamotoren pianoa, Amaika Rude eta Les Cuisinieresen dibertsioa, Iago gaztearen magia, eta Michelle Hendricks eta Sara Dowlingen ahotsak. Hori guztia dagoeneko Txikijazzean egonkortzen ari diren 3 guneetan: Chillida Leku, Garbera eta Kutxa Fundazioa (Tabakaleran). Azken 2 espazio horietan edukiera erabat bete da, eta Chillida Lekun 1.500 pertsona baino gehiago izan dira. Tailerrak ere topera egon dira, Jazz kontzertu bat entzuten zuten bitartean sortzeko gogo handia zuten umez beteta. Laburbilduz: belaunaldi berrietan sakontzen joateko helburua, beteta!

    Streamingak eta Sare Sozialak

    Edizio honetan 8 kontzertu eman ditugu streaming bidez doan, eta Youtubeko gure kanalean eskegita eta eskuragarri daude. Sare sozialetan 42.000 jarraitzaile ditugu.

    WEB

    WEB (www.jazzaldia.eus)

    Últimos 30 días:

    • 77.000 erabiltzaile
    • 340.751 bisita
    • 932.451 gertaera
    • 1´56″ batez besteko denbora

    Últimos 12 meses:

    • 189.086 erabiltzaile
    • 729.827 bisita
    • 2.064.405 gertaera
    • 1´32″ batez besteko denbora
    • 167 herrialdetatik sartu dira gure webgunera

    59 Jazzaldia (2024):

    Dagoeneko prestatzen eta lantzen ari gara Donostiako Jazzaldiaren hurrengo edizioa, berrogeita hemeretzigarrena, 2024ko uztailaren 24tik 28ra egingo dena.

  • PROMO 58 JAZZALDIA 2023

    VILLAGE PEOPLE

    FRED WESLEY & THE NEW JBs

    BLUE LAB BEATS

    TIKEN JAH FAKOLY

    ENRICO RAVA FEARLESS FIVE

    DAVID HELBOCK’S AUSTRIAN SYNDICATE

    BAMBA WASSOULOU GROOVE

    JAZZEÑE: LUCÍA REY TRÍO

    NGBM CUARTETO

    JAZZEÑE: NIÑO JOSELE

    JAZZEÑE: GONZALO DEL VAL

    BILL FRISELL: FOUR

    JULIAN LAGE TRIO

    KENNY BARRON WITH STRINGS

    NUBYA GARCIA

    ABDULLAH IBRAHIM TRIO

    EZRA COLLECTIVE

    JAZZEÑE: CARLES MARGARIT QUINTETO

    JOSS STONE

    JAZZEÑE: MOVE

    ALTO FOR TWO

    JAZZEÑE: BANDOLERO QUARTETO

  • 58 JAZZALDIA: EGITARAUA

    21 uztaila

    11:00 San Martin Merkatua
    Gonzalo Encinal & Fran Serrano
    Gonzalo Encinal (pianoa, teklatua), Fran Serrano (kontrabaxua)

    12:30 Škoda San Telmo Museoa – 20€
    Yosuke Yamashita: Quiet Memories
    Yosuke Yamashita (pianoa)

    12:30 Garbera
    Iago Magoa

    18:30 Kursaal Auditorioa – 35€
    Kenny Barron With Strings
    Kenny Barron (pianoa), Kiyoshi Kitagawa (kontrabaxua), Johnathan Blake (bateria)

    19:00 Fnac Foruma
    Ura Duo
    Alex Haro (saxo tenorra, saxo sopranoa), Gonzalo Encinal (pianoa)
    19:30 Frigo Gunea
    Damir Imamović
    Damir Imamović (ahotsa, tanburra), Derya Türkan (kemençe), Žiga Golob (kontrabaxua)

    19:30 Fnac Gunea
    Ill Considered
    Emre Ramazanoglu (bateria), Idris Rahman (saxoa), Liran Donin (baxua)

    20:00 Garbera
    Sara Dowling
    Sara Dowling (ahotsa), Ross Stanley (pianoa), Dario di Lecce (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

    20:45 Keler Gunea
    Village People
    Victor Willis (ahots nagusia), James Logan (ahotsa), Javier Perez (ahotsa), James Kwong (ahotsa), Jeffrey Lippold (ahotsa), Nicholas Manelick (ahotsa), Russell Dabney (Village People bateria originala), Wilbur Winborne (teklista), Sheldon Robinson (perkusionista), Ali Bervine (baxua), Jakob Morelli (gitarra nagusia)

    21:00 Nauticool
    Arima Soul
    Mikel Makala (baxua), Lidia Insausti (ahotsa), Paul San Martin (teklatuak), Gorka Gaztanbide (bateria)

    22:15 Frigo Gunea
    The Side Effects
    Stian Carstensen (akordeoia, banjoa, gitarra, pedal steel), Marius Neset (saxofoia), Thomas Strønen (bateria)

    22:15 Fnac Gunea
    Jerry Bergonzi Quartet
    Jerry Bergonzi (saxo tenorra), Renato Chicco (pianoa), Dario Deidda (kontrabaxua), Andrea Michelutti (bateria)

    23:30 Keler Gunea
    Fred Wesley & The New Jbs
    Fred Wesley (tronboia, ahotsa), Bruce Cox (bateria), Dwayne Dolphin (baxua), Coleman Woodson III (teklatuak), Reggie Ward (gitarra), Gary Winters (tronpeta), Jay Rodriguez (saxoa)

    22 uztaila

    11:00 Škoda San Telmo Museoa – 20€
    Yosuke Yamashita: Classical Momentum
    Yosuke Yamashita (pianoa)

    11:00 San Martin Merkatua
    Rodrigo Lauroba y Aitor Miramon
    Rodrigo Lauroba (saxofoia), Aitor Miramon (gitarra)

    12:30 Victoria Eugenia Antzokia (JazzEñe) – 8€
    Lucía Rey Trío + MOVE
    Lucía Rey (pianoa), Ander García (kontrabaxua), Alberto Brenes (bateria)

    Alberto Arteta (saxoa), Javier Callén (kontrabaxua), Miguel Benito (bateria), Iñigo Ruiz de Gordejuela (pianoa)

    12:30 Garbera
    Les Cuisinieres
    Silvia Perez de Ciriza (ahotsa), Ezekiel Celestino (washboard), Juana Etxauri (akordeoia), Xabier Celestino (banjoa), Xanti Etxeberria (sousaphone), Felix Elizalde (tronboia), Ion Celestino (tronpeta)

    17:30 Frigo Gunea
    The Mississippians
    Dakota Young, Bobby Onsby, Allister Frankle, Justin Morgan, Michael Sheppard (saxofoia), Nathan DuVall, Lilli Bailey, Drew Darling, Coda Ethridge (tronboia), Matthew Tidwell, Chris Quick, Ella Kate Nichols, Bryce Marquardt, Max Warren (tronpeta), Taylor Wells, Savior Sallah, Camden Boutwell, Elijah Bratsch-Prince, Abi Thomas (erritmo saila)

    18:30 Kursaal Auditorioa – 95€
    Norah Jones
    Norah Jones (ahotsa, gitarra, piano), Brian Blade (bateria), Chris Morrisey (baxua), Peter Remm (Hammond B3), Dan Iead (gitarrak)

    19:00 Fnac Foruma
    Trio Nordeste
    Brian Aching (gitarra), Ledian Mola (kontrabaxua), Eneko Arbea (bateria)

    20:00 Fnac Gunea
    Isla Trío
    Samuel Cano (saxoa, flauta), Hilario Rodeiro (bateria), Eric Surmenian (kontrabaxua)

    20:00 Frigo Gunea
    Damir Imamović
    Damir Imamović (ahotsa, tanburra), Derya Türkan (kemençe), Žiga Golob (kontrabaxua)

    20:00 Garbera
    Ill Considered
    Emre Ramazanoglu (bateria), Idris Rahman (saxoa), Liran Donin (baxua)

    21:00 Trinitate Plaza – 30€
    Julian Lage Trio
    Bill Frisell Four
    Julian Lage (gitarra), Jorge Roeder (baxua), Joey Baron (bateria)

    Bill Frisell (gitarra elektrikoa), Greg Tardy (saxo tenorra, klarinetea, klarinete baxua), Gerald Clayton (pianoa, organoa), Johnathan Blake (bateria)

    21:00 Keler Gunea
    Blue Lab Beats
    Namali Kwaten (erritmo kaxa), David Mrakpor (gitarra, pianoa), Poppy Daniels (tronpeta), Ben Vize (saxofoia), Natalie Lindi (bokalista)
    21:00 Irun
    Michele Hendricks & Ronald Baker Project
    Michele Hendricks (ahotsa), Ronald Baker (ahotsa, tronpeta), Gerard Nieto (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria)

    21:00 Nauticool
    Elena Setién
    Elena Setién (ahotsa, teklatua), Mikel Azpiroz (teklatuak), Karlos Arancegui (bateria)

    22:30 Fnac Gunea
    Motelas
    Alberto Bosch (baxua), Txenan Calvo (gitarra), Iñigo Elena (ahotsa), Adrián Viñas (bateria)

    22:30 Frigo Gunea
    Xahu
    Josu Salegi (saxo altua), Mikel Nuñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxu elektrikoa), Unai Olabarri Varela (bateria)

    23:30 Keler Gunea
    Viva Suecia
    Rafa Val (ahotsa, gitarra), Alberto Cantúa (gitarra, koruak), Jess Fabric (baxua, koruak), Fernando Campillo (bateria), Esdras Boyiajan (saxofoia), Rodrigo Cominero (teklatua, koruak)

    23 uztaila

    11:00 Škoda San Telmo Museoa – 10€
    Eri Yamamoto
    Eri Yamamoto (piano)

    12:30 Victoria Eugenia Antzokia (JazzEñe) – 8€
    Carles Margarit Quinteto + NGBM Cuarteto
    Laura Ximó (ahotsa), Xavier Algans (pianoa), Carles Margarit (saxoa, musika-zuzendaritza), Raimon Ferrer (kontrabaxua), David Xirgú (bateria)

    Nani García (pianoa), Baldo Martínez (kontrabaxua), Lois Rivera (saxo altua), José Miguel Cabana (bateria)

    12:30 Garbera
    Michele Hendricks & Ronald Baker Project
    Michele Hendricks (ahotsa), Ronald Baker (ahotsa, tronpeta), Gerard Nieto (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria)

    18:30 Kursaal Auditorioa – 50€
    Ben Harper & The Innocent Criminals
    Ben Harper (ahotsa, gitarra), Adrian “Alex” Painter (gitarra, ahotsa), Darwin Johnson (baxua, ahotsa), Oliver Charles (bateria, ahotsa), Christopher “CJ” Joyner (teklatua), Leon Mobley (perkusioa, ahotsa)

    18:30 Frigo Gunea
    The Mississippians
    Dakota Young, Bobby Onsby, Allister Frankle, Justin Morgan, Michael Sheppard (saxofoia), Nathan DuVall, Lilli Bailey, Drew Darling, Coda Ethridge (tronboia), Matthew Tidwell, Chris Quick, Ella Kate Nichols, Bryce Marquardt, Max Warren (tronpeta), Taylor Wells, Savior Sallah, Camden Boutwell, Elijah Bratsch-Prince, Abi Thomas (erritmo saila)

    20:00 Hotel Maria Cristina (80€)
    Eri Yamamoto Trío + Cena
    Eri Yamamoto (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

    20:00 Fnac Gunea
    Les Cuisinieres
    Silvia Perez de Ciriza (ahotsa), Ezekiel Celestino (washboard), Juana Etxauri (akordeoia), Xabier Celestino (banjoa), Xanti Etxeberria (sousaphone), Felix Elizalde (tronboia), Ion Celestino (tronpeta)

    20:00 Frigo Gunea
    Sara Dowling
    Sara Dowling (ahotsa), Ross Stanley (pianoa), Dario di Lecce (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

    20:00 Garbera
    Jerry Bergonzi Quartet
    Jerry Bergonzi (saxo tenorra), Renato Chicco (pianoa), Dario Deidda (kontrabaxua), Andrea Michelutti (bateria)

    21:00 Trinitate Plaza – 35€
    Abdullah Ibrahim Trio
    Nubya Garcia
    Abdullah Ibrahim (pianoa), Cleave Guyton (flauta, saxoa eta klarinetea), Noah Jackson (kontrabaxua eta biolontxeloa)

    Nubya Garcia (saxofoia), Daniel Casimir (kontrabaxua), Sam Jones (bateria), Joe Armon Jones (teklatua eta pianoa)

    21:00 Keler Gunea
    Arde Bogotá
    Antonio García (ahotsa, gitarra), Daniel Sánchez (gitarra), Pedro Quesada (gitarra), José Ángel Mercader (bateria), Pepe Esteban (baxua)

    21:00 Nauticool
    Blue Lab Beats
    Namali Kwaten (erritmo kaxa), David Mrakpor (gitarra, pianoa), Poppy Daniels (tronpeta), Ben Vize (saxofoia), Natalie Lindi (bokalista)

    22:30 Fnac Gunea
    Lutfi Jakfar’s Sixth Trio
    Lutfi Jakfar (bateria), Juanma Domínguez (kontrabaxua), Jorge Fernández (pianoa)

    22:30 Frigo Gunea
    Arnaud Labastie Trio
    Arnaud Labastie (pianoa), Antoine Gastinel (bateria), Laurent Aslanian (kontrabaxua)

    23:30 Keler Gunea
    Tiken Jah Fakoly
    Tiken Jah Fakoly (ahotsa), Valéry Assouan (baxua), Colin Laroche De Feline (gitarra), Andra Kouyate (ngonia), Ludovic N’Holle (bateria), Jean-Luc Remy (teklatua), Julie Brou (koruak), Wendy Engoneakoughey (koruak), Jean-Baptiste Dobiecki (saxofoia), Didier Bolay (tronpeta), Jean François Quellec (tronboia)

    24 uztaila

    11:00 Škoda San Telmo Museoa – 10€
    Kento Tsubosaka
    Kento Tsubosaka (pianoa)

    12:30 Victoria Eugenia Antzokia (JazzEñe) – 8€
    Alto for Two + Niño Josele
    Irene Reig i Romero (saxo altua), Giuseppe Campisi (baxua), Xavier Torres (pianoa), Marc Ayza (bateria), Kika Sprangers (saxo altua)

    Niño Josele (gitarra flamenkoa), José Heredia (pianoa, sintetizadorea), Dany Noel (baxu elektrikoa), Miguel Lamas (bateria), Manu Masaedo (perkusioa)

    12:30 Garbera
    Eri Yamamoto Trio
    Eri Yamamoto (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

    18:30 Kursaa Auditorioa – 55€
    Pat Metheny Side Eye
    Pat Metheny (gitarra), Chris Fishman (pianoa, organoa, teklatuak), Joe Dyson (bateria)
    18:30 Frigo Gunea
    Pacific Jazz Ambassadors
    Toby Keys (pianoa), Aimee MacDonald (saxo altua), Marwan Ghonima (baxua), Gianna Pedregon (biolina), Samson Hulett (bateria), Leo Milano (saxo tenorra)

    19:00 Fnac Foruma
    Brian Aching Quartet
    Brian Aching (gitarra), Eneko Dieguez (saxoa), Aritz Luzuriaga (baxua, kontrabaxua), Iñigo Gordejuela (pianoa), Unai Olabarri (bateria)

    20:00 Club Sala – 15€
    Freedom First
    Keith LaMar (ahotsa, poesia), Albert Marquès (pianoa), Erin Corine (ahotsa, flauta), Manel Fortià (kontrabaxua), Mark Ayza (bateria)

    20:00 Garbera
    Blue Lab Beats
    Namali Kwaten (erritmo kaxa), David Mrakpor (gitarra, pianoa), Poppy Daniels (tronpeta), Ben Vize (saxofoia), Natalie Lindi (bokalista)

    20:00 Fnac Gunea
    Bengue
    Cynthia Abraham (ahotsa), Fidel Fourneyron (tronboia), Clément Janinet (biolina), Samuel Mastorakis (marinba, perkusioak), Thibaud Soulas (kontrabaxua), Melissa Hié (djembé, balafonoa, perkusioak), Ophélia Hié (balafonoa, doums, perkusioak)

    20:00 Frigo Gunea
    Conversessions
    Giacomo Tagliaventi (teklatuak), Lorenzo Reggio (gitarra), Guglielmo Molino (baxua), Emanuele Righini (gitarra), Davide Fabrizio (bateria)

    21:00 Trinitate Plaza – 35€
    Enrico Rava Fearless Five
    David Helbock’s Austrian Syndicate
    Enrico Rava (fliskornoa), Matteo Paggi (tronboia), Francesco Diodati (gitarra), Francesco Ponticelli (kontrabaxua), Evita Polidoro (bateria)

    David Helbock (Rhodes, sintetizadoreak), Peter Madsen (pianoa), Raphael Preuschl (baxua, bassukulelea), Herbert Pirker (bateria), Claudio Spieler (perkusioa)

    21:00 Keler Gunea
    Ezra Collective
    Femi Koleoso (bateria), TJ Koleoso (baxua), Joe Armon-Jones (teklatuak), Ife Ogunjobi (tronpeta), James Mollison (saxoa)

    21:00 Nauticool
    Nakar
    Jone Laspiur (ahotsa), Xalba Ramirez (programazioak, samplerrak, sintetizagailuak, ahotsa), Jokin Azpiazu (sintetizagailuak, samplerrak), Andoni Olaetxea (gitarra, baxua)

    22:30 Fnac Gunea
    Amaika Rude
    Joan Gonga (tronpeta), Miguel Arribas (saxofoia), Adrían Martínez (tronboia), Andrés Navascuez (pianoa, teklatuak), Alejandro Ordóñez (baxu elektrikoa), Borja Goñi (gitarra elektrikoa), Íñigo Elexpuru (bateria)

    22:30 Frigo Gunea
    Bamms
    Aitor Susperregui (bateria), Beñat Irureta (baxua), Mikel Sotillos (gitarra), Mikel Sánchez (gitarra), Xabier Muñoz (ahotsa, armonica)

    23:30 Keler Gunea
    ZETAK
    Pello Reparaz (ahotsa), Leire Colomo (perkusioa), Gorka Pastor (sintetizadorea, teklatuak), Iban Larreboure (bateria)

    25 uztaila

    11:00 Škoda San Telmo Museoa – 10€
    Hakuei Kim
    Hakuei Kim (pianoa)

    12:30 Victoria Eugenia Antzokia (JazzEñe) – 8€
    Bandolero Cuarteto + Gonzalo del Val
    José Manuel Ruiz Motos “Bandolero” (perkusioa), Enrique Rodríguez “Enriquito” (tronpeta), Alejandro González “Alex Conde” (pianoa), Miquel Álvarez (kontrabaxua)

    Gonzalo del Val (bateria), Romain Pilon (gitarra elektrikoa), Raynald Colom (tronpeta), Manel Fortia (kontrabaxua)

    12:30 Garbera
    Amaika Rude
    Joan Gonga (tronpeta), Miguel Arribas (saxofoia), Adrían Martínez (tronboia), Andrés Navascuez (pianoa, teklatuak), Alejandro Ordóñez (baxu elektrikoa), Borja Goñi (gitarra elektrikoa), Íñigo Elexpuru (bateria)

    17:00 Frigo Gunea
    Mikel Legasa’s Quintet
    Xabier Arriola (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Mikel Legasa (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Eneko Arbea (bateria)

    17:30 Fnac Gunea
    KinkFolk
    Álex Haro (saxo tenorra), Xabi Arriola (tronpeta), Ander Caro (tronboia), Víctor Villa (gitarra), Jorge Hidalgo (teklatuak), Pablo García (baxu elektrikoa), Edi Saborit (bateria)

    17:30 Kursaal Auditorioa – 20€
    Rocio Márquez & BRONQUIO
    Rocío Márquez (ahotsak, soinu-atalak), BRONQUIO (programazioa, sintetizadorea)

    19:00 Frigo Gunea
    Pacific Jazz Ambassadors
    Toby Keys (pianoa), Aimee MacDonald (saxo altua), Marwan Ghonima (baxua), Gianna Pedregon (biolina), Samson Hulett (bateria), Leo Milano (saxo tenorra)
    20:00 Club Sala – 15€
    Freedom First
    Keith LaMar (ahotsa, poesia), Albert Marquès (pianoa), Erin Corine (ahotsa, flauta), Manel Fortià (kontrabaxua), Mark Ayza (bateria)
    20:00 Fnac Gunea
    Bengue
    Cynthia Abraham (ahotsa), Fidel Fourneyron (tronboia), Clément Janinet (biolina), Samuel Mastorakis (marinba, perkusioak), Thibaud Soulas (kontrabaxua), Melissa Hié (djembé, balafonoa, perkusioak), Ophélia Hié (balafonoa, doums, perkusioak)

    20:00 Trinitate Plaza – 50€
    Bamba Wassoulou Groove
    Joss Stone
    Maguett Diop (bateria), Moussa Diabaté (gitarra), Mamadou “Bainy” Diabaté (gitarra), Aboubacar “Papis” Diombana (baxua), Ousmane Diakité (ahotsa)

    Joss Stone (ahotsa), Jonathan Shorten (teklatuak), Steven Down (gitarra), Carl Fields Jr. (baxua), Samson Jatto (bateria eta perkusioa), Arjan Muusz (saxofoia), Aristo Tziniolis (tronpeta), Emoni Wilkins (koruak), Hollie Hammel (koruak)

    20:00 Garbera
    Five Stars
    Rainald Colom (tronpeta, zuzendaritza), Francesco Cafiso (saxofoia), Fred Nardin (pianoa), Kristin Korb (baxua, ahotsa), Francesco Ciniglio (bateria)

    21:00 Nauticool
    Ramada Inn
    Juan Valls (gitarra, ahotsa), Ander Etxaniz (baxua), Mikel Marco (bateria)
    21:30 Frigo Gunea
    Xavi Maldonado and David Cid Quartet
    Xavier Maldonado (saxo tenorra, saxo sopranoa), David Cid (pianoa, Rhodesa, sintetizadorea), Eric Surmenian (kontrabaxua, sintetizadorea), Daniel Pimenta (bateria, pad-ak)

    22:30 Fnac Gunea
    Olana Liss
    Olana Liss (ahotsa eta gitarra), Óscar Gutiérrez De la O (percusioa), Urtzi Azkue (gitarra), Jorge Luengo (baxua), Eneko Arbea (bateria)

  • Cartel Jazz