LES LIAISONS DANGEREUSES -Las relaciones peligrosas- (Roger Vadim, 1959)

Ekainak 18

19:00

LES LIAISONS DANGEREUSES -Las relaciones peligrosas- (Roger Vadim, 1959.  Frantzia. Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. 105′. 3,50€


Juliette eta Valmont ezohiko senar-emazteak dira. Hala adostuta, maitaleak dituzte biek ala biek, baina sekretupean gordeko dute beti informazio hori. Lagunen eta ezagunen aurrean, Valmont senar leiala da; Juliette ere emakume zintzo eta leiala da itxuraz, eta emakume lotsatiaren itxurak egiten ditu beti, sexu-konturen bat denean tartean. Pierre Choderlos de Laclos idazlearen eleberri ospetsuan dago oinarritua, eta 60. hamarkadan girotuta dago. Thelonious Monkek zinemarako konposatu zuen soinu-banda bakarra du filmak: Barney Wilen saxoan, eta Art Blakey-ren Jazz Messengers taldearen doinu ezin ederragoak.

les_liaisons_dangereuses