Poem of a cell

Poem of a Cell: Maitasunaren eta estasiaren triptikoa izenburuko ikus-entzunezkoak emango dio hasiera 52. Heineken Jazzaldiari, uztailaren 20an, 22:30ean, Zurriolako hondartzan.

Ikuskizunean, hiru film proiektatuko dira, aldi berean, hiru pantailatan, eta 60 musikari baino gehiagok joko dute zuzenean. Musika korala obraren atal garrantzitsua da eta Jazzaldiak parte hartzeko aukera eskaintzen die abesteko zaletasuna duten pertsona guztiei.

Xehetasun guztiak ezagutu nahi izanez gero, eta izena emateko, idatzi infojazz@donostia.eus helbidera.

Poem of a Cell lanari buruzko informazio gehiago nahi izatera web orri honetan aurkituko duzue.