TOUCH OF EVIL -Gaizkiaren ukitua- (Orson Welles, 1958)

Uztailak 11

19:00

TOUCH OF EVIL -Gaizkiaren ukitua- (Orson Welles, 1958). AEB. Jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin. 110′. 3,50€


Narkotrafikoaren alorreko poliziakide bat Mexikoko mugara iritsi da emaztearekin, lehergailu batek eztanda egin duen unean, hain zuzen. Berehala, bere gain hartuko du ikerketaren ardura, Quinlan tokiko poliziaren buruzagiarekin elkarlanean, zeina oso ezaguna baita metodo gogor eta ez oso ortodoxoak erabiltzeagatik. Izugarrizko borroka piztuko da bi gizonen artean, biek baitituzte bata bestearen aurkako frogak. Welles zuzendariaren maisulan honek Henry Mancini handiaren musika du gainera, eta jazz latinoari egindako keinuz beteta dago.

*Aurkezpena: Zigor Etxebeste (zineman aditua).


touch-of-evil