Urkamendirako igogailua –Ascenseur pour l’échafaud-

Uztailak 21

19:00

Urkamendirako igogailua Ascenseur pour l’échafaud- (Louis Malle, 1957). Frantzia. JBAEU. 91’. DCP.

Laburdurak

JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta


SINOPSIA

Julien Tavernierrek, Indotxinako Gerran paraxutista ibilitako gizon batek, maitasun harreman bat du Florencekin. Simon Carala izeneko enpresaburu baten emaztea da Florence; Julienen nagusiaren emaztea, hain zuzen. Beren harremana isilpean gordetzeaz nekatuta, bi maitaleek Simon hiltzea erabakiko dute, hilketa suizidio gisa aurkeztuta. Julienek, ordea, susmoak sorraraz ditzakeen soka bat kentzea ahaztu du, eta eraikinera itzuliko da. Une horretantxe, segurtasun zaindariak argia eten eta ateak itxiko ditu. Protagonista, ondorioz, igogailuaren barruan harrapatuta geratuko da. Bitartean, bi gaztetxok haren autoa lapurtuko dute.

ascensor_para_el_cadalso