56 edizioa 2021

  • KONTZERTU AHAZTEZINAK AGERTOKI GUZTIETAN ETA IKUSLEEN ERANTZUN BIKAINA IZARREZ BETERIKO EDIZIO BATEAN

    HURRENGO EDIZIOA 2022KO UZTAILAREN 21ETIK 25ERA EGINGO DA

    56. Jazzaldia arrakastatsua izan da. Jazzaren zaleek modu eredugarrian erantzun dute, gogo handiz eta eszenatoki guztietako sarrerak agortuta; ardura handiz jokatu dute, osasun eta segurtasun neurriak uneoro betez. Bigarren urtez jarraian, bizi dugun egoera berezira egokitu behar izan du jaialdiak, edukierak murriztua eta maskarak uneoro jantzita.

    Sarrera guztiak ordainpeko 27 kontzertuetatik 15etan saldu dira: Trinitate Plaza Keler eta Škoda San Telmo Museoko emanaldi guztietan, Kutxabank Kursaal Auditorioko hiru kontzertuetan, Chillida Lekuko kontzertu batean eta Victoria Eugenia Antzokiko kontzert batean. Oro har, ordainpeko 27 kontzertuetan sarreren %90 saldu dira.

     

    Kinitate Plaza Keler

    Trinitate Plaza Kelerrek 10 kontzertu hartu ditu 5 gauetan, egunero plaza betez.

    Dave Douglas eta Franco d ‘Andrea izan ziren lehenak. Kontzertua tronpeta-jotzaile estatubatuarraren eta pianista italiarraren arteko elkarrizketa musikal irudimentsu eta zoragarria izan zen. Cécile McLorin Salvant, Jazzeko emakumezko ahotsik interesgarrienetako bat, aritu zen ondoren Sullivan Fortner pianoan lagun zuela.

    Ostegunean, uztailaren 22an, kubatar gau liluragarriaz gozatu ahal izan genuen, non bi piano-jotzaileak zirimiri donostiar etengabeari gailendu zitzaizkion. Gonzalo Rubalcabarekin hasi zen gaua, hura pianoan, eta Aymée Nuviola kantari ikusgarriarekin. Bigarren kontzertua Chucho Valdési Donostiako Jazzaldia Saria emanez hasi zen. Piano-jotzaile kubatarrak, hunkituta, bere aitari, Bebo Valdesi, duela 18 urte eman zioten Donostiako Jazzaldiaren sari bera jaso zuen, eta, ondoren, latin Jazzeko piano-jotzaile onenetakoa izaten jarraitzen duela erakutsi zuen.

    Ostiralean, uztailaren 23an, bi jenio entzun ahal izan genuen pianoan. Marco Mezquidarekin hasi zen gaua; bere azken proiektua aurkeztu zigun: Talismán. Menorcarrak kontzertutzarra eskaini zuen, haren talentuaren tamainakoa. Ondoren, pianista erraldoi batek, Kenny Barron maisuak, jazz gau zoragarria eskaini zigun, Steve Nelson bibrafonista bikaina, Peter Washington kontrabaxu-jole aparta eta Jonathan Blake bateria-jole iaioa lagun zituela.

    Larunbatean, uztailak 24, bi emakume izan ziren protagonista. Agertokira igotzen lehena Naïssam Jalal izan zen, Rythms of Resistance bere taldearekin. Magiaz eta soseguz betetako gaua izan zen, Ekialdeko eta Mendebaldeko musikaren arteko oreka zoragarria. Gaueko bigarren kontzertuan Noaren ahots paregabea izan zen protagonista, Gil Dorren gitarrarekin eta Iñaki Salvadorren pianoarekin batera. Txoria txori eta La vida es Bella Noarekin batera abesten amaitu zuten zaleek.

    Azkenik, uztailaren 25ean, Jazzeko bi pertsonaia nagusi, bakoitza bere hirukotearekin: Brad Mehldau piano-jotzailea, lirikoa eta bikaina, eta Bill Frisell gitarra-jotzailea, magistrala eta bere sonoritatean bakarra. Azken egunean, Jazzaldiaren eszenatoki sinbolikoenak kalitate artistiko goreneko une ahaztezinak eskaini zituen.

     

    Kutxabank Kursaal Auditorioa

    Kutxabank Kursaal Auditorioan 5 kontzertu handi ikusteko aukera izan dugu, bat arratsaldeko.

    Asteazkenean, uztailak 21, Jose Jamesek, estilo eta karismaz beteriko bere ahots ikusgarriarekin, gora egin zuen hasieratik.

    Hurrengo egunean, Buikak, bere estilo guztiz pertsonalarekin, Balearretako kantaria ikusteko eta entzuteko irrikaz joandako publikoa txunditu zuen; izan ere, sarrerak zenbait egun lehenago agortu zituen.

    Ostiralean, hilak 23, Jorge Pardo eta Niño Joselek hartu zuten lekukoa. Berriki zendutako haren lagun Chick Corea handiari egindako omenaldi beroa izan zen.

    Larunbatean, Giovanni Guidi piano-jotzaile italiar gazte eta distiratsuaren txanda iritsi zen. Jazzaldian emanaldi bikainak eskainitako Gato Barbieri saxofoi-jotzaile argentinarra omendu zuen Guidik, musikari amerikar eta transalpinoekin osatutako seikote baten buru zela; askorentzat, Jazzaldiaren edizio honetako kontzertu hoberenetako bat izan zen.

    Azkenik, uztailaren 25ean, egungo ahotsik onenetako batek, Sílvia Pérez Cruzek, heldutasun handiko une batean, bere abestirik berrienak interpretatu zituen Farsa Circus Band taldearekin: edertasun eta sentiberatasunez beteriko kontzertu delikatu eta sotila.

     

    FCC Victoria Eugenia Antzokia

    Uztailaren 21ean, asteazkenean, 12:30ean, La Locomotora Negra taldeak Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen eta, ondoren, orkestra katalanak kontzertu zoragarria eskaini zuen bere 50. urteurrena ospatzeko, erretiratzea erabaki duten arren, sasoi betean jarraitzen dutela erakutsiz.

    22tik 25era, 12:30etan, Jazzaldiak JazzEñeren zazpigarren edizioari leku egin zion. SGAE Fundazioak antolatu du jaialdia, eta helburua Espainiako Jazz musikarien lana nazioartean ezagutaraztea eta bultzatzea da. Lau saio bikoitz izan ziren, Jazz hispanoaren ordezkaririk aipagarrienak bildu zituztenak: hilaren 22an, ostegunean, Ariel Brínguez Quintet eta Caminero Quintet; uztailaren 23an, Daniel García eta Chano Domínguez piano-jotzaile handien hirukoteak; 24an, Smack Dab kataluniar boskotea eta Sumrrá galiziar hirukotea; eta, azkenik, hilaren 25ean, igandean, Alba Careta tronpeta-jotzailea eta Manolo eta Curra bikote andaluziarra.

     

    Škoda San Telmo Museoa

    Goizero, 11: 00etan, San Telmo Museoko klaustroan, zaleek 120 lagunentzako lekua agortu zuten pianoaz gozatzeko, akonpainamendurik gabe eta leku paregabe batean, giro intimo eta goxoarekin.

    Franco d ‘Andreak, Jazz italiarraren maisuak, hizkuntza tradizionala eta abangoardiakoa menderatzen dituenak, bere dotoreziaz gozatzeko parada eskaini zigun uztailaren 21ean. Hilaren 22an eta 23an, bi saio ezberdinekin, Marcin Masecki poloniar pianista berritzaile eta bakanak Thelonious Monk handia omendu zuen lehen egunean, eta ragtime-a ekarri zuen gogora, bigarrenean; bertaratutakoen oroimenean geratuko diren bi kontzertu. Marko Mezquidak emanaldi paregabea eskaini zuen uztailaren 24an eta entzuleek gogoz eskertu zioten txalo zaparrada luzea eskainita. Azkenik, hilaren 25ean, igandea, Iñaki Salvadorrek berak miresten dituen musikagileei keinu ugari egin zizkien: Chick Corea, Keith Jarret, Bach eta Duke Ellington.

     

    Chillida Leku

    Aurten bi kontzertu egin dira Chillida Lekun, artez eta naturaz inguratutako agertoki paregabe batean, non publikoak musikaz gozatu zuen belar berde eta freskoaren gainean eserita, eguzkia nola sartzen ari zen ikusten zuen bitartean.

    Uztailaren 18an, igandean, Jaialdiaren aurreko saio batean, Cécile McLorin Salvant abeslariak eta Sullivan Fortner piano-jotzaileak bertaratutako entzuleak asebete zituzten, bertako giro bukolikoarekin bikain uztartzen zen musika batekin. Hilaren 24ean, Marc Ribotek, Ceramic Dog hirukotearekin, guztiz kontrakoa egin zuen. Kontzertu bikain eta kementsua eskaini zuen, non gitarrista eta abeslariak bere alderik borrokalari eta aldarrikatzaileena erakutsi zuen.

     

    Frigo Gunea eta Guuk Gunea

    25 kontzertu egin dira Frigo Gunean eta Guuk Gunean, 5 egunero, guztiak doakoak eta jende asko bildu dutenak, askotan, 800 lagunentzako gehieneko edukiera osatuta.

    Aurtengo ediziorako aukeratutako 10 talde lokalen, Katapulta Tourreko 4 talde hautatuen eta azken bi urtean disko bat argitaratzeagatik aukeratutako 5 talde lokalen emanaldiez gozatu ahal izan dugu. Horiez gain, Jean Toussaint eta Éric Sevaren boskoteak ere izan dira bi guneotan.

     

    TxikiJazz

    TxikiJazzek 4 kontzertu eskaini ditu goizero uztailaren 22tik 25era, bi Guuk Gunean eta beste bi Kutxa Kultur Tabakaleran. Haurrek, familia giroan, Hollywood Band Kids, Swingtronics, Ghost Number eta Oreka TX taldeen musikarekin gozatu ahal izan dute.

     

    Zuzeneko emisioak, Appa eta Sare Sozialak

    Aurten 18 kontzertu eman dira streaming bidez, 9 Keler plazatik eta 9 Victoria Eugenia Antzokitik. Gaur arte Youtubeko gure kanalean (Jazzaldia – Donostia) ditugun edizio honetako kontzertuek 12.000 bistaratze baino gehiago izan dituzte.

    Gainera, edizio honetan, Guukek garatutako aplikazio bat estreinatu dugu. 750 pertsonek deskargatu dute aplikazioa eta batez beste egun bakoitzeko 19 minutu eta 45 segunduz izan da erabilia.

    Sare sozialetan 37.000 jarraitzaile izatera iritsi gara.

     

    57. Jazzaldia – 2022

    Jazzaldiaren hurrengo edizioa 2022ko uztailaren 21etik 25era izango da, eta baldintza postpandemikoetan egitea espero dugu.

  • PROMO 56 JAZZALDIA 2021

    JAZZEÑE: SUMRRÁ

    SÍLVIA PÉREZ CRUZ: FARSA CIRCUS BAND

    JAZZEÑE: ARIEL BRÍNGUEZ QUINTET

    JAZZEÑE: CAMINERO QUINTET

    JAZZEÑE: MANOLO Y CURRA

    JAZZEÑE: DANIEL GARCÍA TRÍO

    JAZZEÑE: ALBA CARETA GROUP

    JAZZEÑE: CHANO DOMÍNGUEZ TRÍO

    JAZZEÑE: SMACK DAB

    LA LOCOMOTORA NEGRA: 50 ANYS DE JAZZ

    DAVE DOUGLAS / FRANCO D’ANDREA QUARTET

    CÉCILE McLORIN SALVANT

    CHUCHO VALDÉS CUARTETO

    AYMÉE NUVIOLA & GONZALO RUBALCABA

    JORGE PARDO + NIÑO JOSELE

    MARCO MEZQUIDA: “TALISMÁN”

    KENNY BARRON ALL STAR QUARTET

    BILL FRISELL TRIO

    NAïSSAM JALAL & RYTHMS OF RESISTANCE: “UN AUTRE MONDE”

    NOA & GIL DOR, “AFTERALLOGY” + IÑAKI SALVADOR

  • 56 Jazzaldia
    2021ko uztailaren 21etik 25era

     

    Uztailak 18, igandea

     

    Chillida Leku - 19:00 (24€)
    Cécile McLorin Salvant

    Cécile McLorin Salvant (ahotsa), Sullivan Fortner (pianoa)

     

    Uztailak 21, asteazkena

     

    Škoda San Telmo Museoa - 11:00 (18€)
    Franco D’Andrea piano solo

    FCC Victoria Eugenia Antzokia - 12:30 (15€)
    La Locomotora Negra: 50 Anys de Jazz

    Ricard Gili (tronpeta, ahotsa, zuzendaritza), Ivó Oller (tronpeta), Arnau Boix (tronpeta), Miquel Donat (tronpeta), Marc Trepat (tronboia), Òscar Font (tronboia), Xavier Trepat (tronboia), Víctor González (tronboia), Lluís Trepat (saxo altua, klarinetea), Albert Gassull (saxo altua), Toni Gili (saxo tenorra), Eva Garín (saxo tenorra), Ariel Vigo (saxo baritonoa), Tòfol Trepat (pianoa), Albert Romaní (gitarra), Jordi Casanovas (kontrabaxua), Carles Gili (bateria)

    Kutxabank Kursaal Auditorioa - 18:45 (24€)

    José James

    José James (ahotsa), David Bao (bateria), Iván Ruiz Machado (baxua), Benjamin ‘Bnnyhunna’ Kwasi (pianoa)

    Trinitate Plaza Keler - 21:00 (30€)

    Dave Douglas / Franco D’Andrea Quartet

    Dave Douglas (tronpeta), Franco D’Andrea (pianoa), Federica Michisanti (kontrabaxua), Dan Weiss (bateria)

    Cécile McLorin Salvant

    Cécile McLorin Salvant (ahotsa), Sullivan Fortner (pianoa)

    Frigo Gunea (sarrera doan):

    17:45 – Dos

    Sergio Rodríguez Vitta (bateria), Ibon Irijoa (saxo tenorra, saxo sopranoa)

    20:15 – Ghost Number: “Dirt & Other Spells”

    Iñigo Manterola (bateria), Nerea Quincoces (perkusioa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), 413 (ahotsa, banjoa), Ander Solabarrieta (gitarra), Arantza Molina (biolina), Oskitz Gorrotxategi (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Jordi Arkusa (tronboia), Karmen Salazar eta Sara Grajal (koruak)

    22:45 – Yo Ciervo

    Imanol Rivas (gitarra, ahotsa), Julen Rivas (bateria), Koldo Belloso (baxua)

    Guuk Gunea (sarrera doan):

    19:00 – Horda

    Eolo Andino (saxo altua), Nico Andino (tronpeta), Karles Pérez (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)

    21:30 – Sara Azurza

    Sara Azurza (ahotsa), Iker Lauroba (pianoa, ahotsak), Haritz Lauroba (bateria), Julen Barandiaran (baxua), Igone González de Zárate (gitarra, ahotsak)

     

    Uztailak 22, osteguna

     

    Škoda San Telmo Museoa - 11:00 (12€)
    Marcin Masecki piano solo, The Music of Thelonious Monk

    FCC Victoria Eugenia Antzokia- 12:30 (12€)

    JazzEñe: Ariel Brínguez Quintet

    Ariel Brínguez (saxo tenorra eta sopranoa), Pablo Gutiérrez (pianoa), Javier Sánchez(gitarra), Reinier Elizarde ‘El Negrón’ (kontrabaxua), Georvis Pico (bateria)

    JazzEñe: Caminero Quintet

    Pablo Martín Caminero (kontrabaxua), Moisés Sánchez(pianoa), Ariel Brínguez (saxoa), Carlos Martín (tronboia), Michael Olivera (bateria)

    Kutxabank Kursaal Auditorioa - 18:45 (30€)

    Buika

    Buika (ahotsa), Ramón Porrina (kaxa), Santiago Cañada (tronboia), Josue Ronkio (baxua), Mar Sánchez (gitarrak)

    Trinitate Plaza Keler – 21:00 (30€)

    Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola

    Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Aymée Nuviola (ahotsa)

    Chucho Valdés Cuarteto

    Chucho Valdés (pianoa), Reinier Elizarde (kontrabaxua), Georvis Pico (bateria), Pedro Pablo Rodríguez (perkusioa)

    Guuk Gunea (sarrera doan):

    12:00 TxikiJazz: Hollywood Band Kids

    Blanca García (biolontxeloa), Carolina Jiménez (biola), Javier García (biolina), Cecilia Beguería (biolina), Natalia Estrada (flauta), Elia Cornejo (oboea), Laura Villa (klarinetea), Aurora Padrino (korno ingelesa), Joan Espasa (klarinetea), Cristina Ventoso (fagota), Feliz García (pianoa), Vicente Perez (kontrabaxua), Miguel Ruiz de Elvira (gitarra), Roberto Natal (bateria), Noa Lur (aktorea).

    19:00 – The Machetazo: “A vision in a Dream”

    Jorge Castañeda (pianoa), Nacho de Frutos (gitarra), Daniel Juárez (saxo tenorra), Dario Guibert (kontrabaxua), Mikel Urretagoiena (bateria)

    21:30 – Swingtronics

    Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, klarinetea), Ibon Jordán (bateria)

    Frigo Gunea (sarrera doan):

    17:45 – Asier Ardaiz & Friends

    Asier Ardaiz (tronpeta, fiskornoa), Juan José Cabillas (saxo altua, saxo sopranoa), Jorge Fernández (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Aitor Bravo (bateria)

    20:15 – Mojo Hand

    Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Nando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa)

    22:45 – De 2 En Blues Band

    Miguel Angel González (ahotsa), Mariano Berástegui (gitarra), Alberto Navascués (pianoa, Hammond organoa), Patxi Ruiz (harmonika, gitarra, ahotsa), Sergio Pérez (baxua), Alfredo Olaverri (bateria, ahotsa)

     

    Uztailak 23, ostirala

     

    Škoda San Telmo Museoa -11:00 (12€)
    Marcin Masecki piano solo, Ragtime

    FCC Victoria Eugenia Antzokia – 12:30 (12€)

    JazzEñe: Daniel García Trío

    Daniel García Diego (pianoa), Reinier Elizarde ‘El Negrón’ (kontrabaxua), Michael Oliviera (bateria)

    JazzEñe: Chano Domínguez Trío

    Chano Domínguez (pianoa), Horacio Fumero (kontrabaxua), David Xirgú (bateria)

    Kutxabank Kursaal Auditorioa – 18:45 (20€)

    Jorge Pardo + Niño Josele: “Mi Querido Chick”

    Jorge Pardo (flauta, saxoa), Juan José Heredia “Niño Josele” (gitarra flamenkoa), José Heredia “José de Josele” (pianoa)

    Trinitate Plaza Keler – 21:00 (30€)

    Marco Mezquida: “Talismán”

    Marco Mezquida (pianoa), Aleix Tobias (perkusioa), Martín Meléndez (biolontxeloa)

    Kenny Barron All Star Quartet

    Kenny Barron (pianoa), Steve Nelson (bibrafonoa), Peter Washington (baxua), Jonathan Blake (bateria)

    Kutxa Kultur Tabakalera (sarrera doan):

    12:00 TxikiJazz– Swingtronics

    Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, klarinetea), Ibon Jordán (bateria)

    Frigo Gunea (sarrera doan):

    17:45 – Monk’s Sphere

    Juan Oliveira (gitarra), Daniel Vallejo (baxua), Daniel Pimenta (bateria)

    20:15 – Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trio

    Javier López Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Mikel Urrutia (txalaparta), Anai Gambra (txalaparta)

    22:45 – No More Jazz Brass Band

    Edison Saborit, Guillermo Elizaga, Daniel Pimenta (perkusioa); Nicolás Andino, Asier Ardaiz, Íñigo Cuenca (tronpeta); Gaizka Otsoa, Adrián Martínez, Alberto Martínez (tronboia); Jon Viejo (saxofoia), Pablo Maza (saxoa), Sara Mansilla (ahotsa)

    Guuk Gunea (sarrera doan):

    19:00 – Jean Toussaint Quintet

    Jean Toussaint (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Antonio Mazzei (pianoa), Marc Cuevas (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

    21:30 – Les Fous

    Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkutsioa), Olatz Otxoa “Otxi” (ahotsa, perkutsioa)

     

    Uztailak 24, larunbata

     

    Škoda San Telmo Museoa – 11:00 (12€)
    Marco Mezquida piano solo

    FCC Victoria Eugenia Antzokia – 12:30 (12€)

    JazzEñe: Smack Dab

    Joan Casares (bateria), Oriol Vallès (tronpeta),Lluc Casares (saxoa), Jöel González (pianoa), Pau Sala (kontrabaxua)

    JazzEñe: Sumrrá

    Manuel Gutiérrez (pianoa), Xacobe Xurxo Martínez (kontrabaxua), Luis Alberto Rodríguez Legido (perkusioa)

    Kutxabank Kursaal Auditorioa – 18:45 (15€)

    Giovanni Guidi: “Ojos de Gato” a tribute to Gato Barbieri

    Giovanni Guidi (pianoa), Gianluca Petrella (tronboia), James Brandon Lewis (saxo tenorra), Brandon López (baxua), Chad Taylor (bateria, perkusioak), Simone Padovani (perkusioak)

    Chillida Leku – 19:00 (24€)

    Marc Ribot, Ceramic Dog: “Hope”

    Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (perkusioa, baxua, teklatuak), Ches Smith (bateria, perkusioa, efektuelektronikoak)

    Trinitate Plaza Keler – 21:00 (42€)

    Naïssam Jalal & Rythms of Resistance: “Un Autre Monde”

    Naïssam Jalal (flauta, nay, ahotsa), Mehdi Chaïb (saxo tenorra eta sopranoa, perkusioa), Karsten Hochapfel (gitarra, biolontxeloa), Damien Varaillon (kontrabaxua), Arnaud Dolmen (bateria)

    Noa & Gil Dor, “Afterallogy” + Iñaki Salvador

    Noa (ahotsa, perkusioa), Gil Dor (gitarra, ahotsa), Iñaki Salvador (pianoa)

    Guuk Gunea (sarrera doan):

    12:00 – TxikiJazz – Ghost Number

    Iñigo Manterola (bateria), Nerea Quincoces (perkusioa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), 413 (ahotsa, banjoa), Ander Solabarrieta (gitarra), Arantza Molina (biolina), Oskitz Gorrotxategi (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Jordi Arkusa (tronboia), Karmen Salazar eta Sara Grajal (koruak)

    19:00 – Sara Mansilla: “Talking to the Wall”

    Sara Mansilla (ahotsa, gitarra akustikoa), Ande Alonso (bateria), Pablo Costas (teklatuak), Daniel Vallejo (baxua), Juan José Cabillas (saxo altua, flauta), Asier Ardaiz (tronpeta)

    21:30 – Antía Muíño

    Antía Muíño (ahotsa, gitarra), Miguel Arribas (saxofoia, flauta)

    Frigo Gunea (sarrera doan):

    17:45 – Jean Toussaint Quintet

    Jean Toussaint (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Antonio Mazzei (pianoa), Marc Cuevas (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

    20:15 – Éric Séva: Mother of Pearl Quintet

    Éric Séva (saxofoiak), Lionel Suarez (akordeoia), Christophe Cravéro (pianoa, Fender Rhodes), Christophe Wallemme (kontrabaxua), Zaza Désidério (bateria, perkusioa)

    22:45 – Mojo Hand

    Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Nando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa)

     

    Uztailak 25, igandea

     

    Škoda San Telmo Museoa – 11:00 (15€)
    Iñaki Salvador piano solo

    FCC Victoria Eugenia Antzokia – 12:30 (12€)

    JazzEñe: Alba Careta Group

    Alba Careta (ahotsa, tronpeta), Lucas Martínez (saxo tenorra), Roger Santacana i Hervada (pianoa), Giuseppe Campisi (kontrabaxua), Josep Cordobés (bateria)

    JazzEñe: María “La Mónica” y Javier Galiana: Manolo y Curra

    María Isabel Ávila “La Mónica” (ahotsa, perkusioa), Javier Galiana (pianoa)

    Kutxabank Kursaal Auditorioa – 17:30 (35€)

    Sílvia Pérez Cruz: Farsa Circus Band

    Sílvia Pérez Cruz (ahotsa), Marco Mezquida (pianoa, teklatuak), Aleix Tobías (perkusioa), Mario Mas (gitarrak), Bori Albero (kontrabaxua), Carlos Montfort (biolina)

    Trinitate Plaza Keler – 20:00 (42€)

    Brad Mehldau Trio

    Brad Mehldau (pianoa), Larry Grenadier (kontrabaxua), Jeff Ballard (bateria)

    Bill Frisell Trio featuring Thomas Morgan and Rudy Royston

    Bill Frisell (gitarra elektrikoa), Thomas Morgan (kontrabaxua), Rudy Royston (bateria)

    Kutxa Kultur Tabakalera (sarrera doan):

    12:00 – TxikiJazz – Oreka TX – Koklea

    Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki)

    Frigo Gunea (sarrera doan):

    17:45 – Arberto Arteta Laurok “Behar Bizia”

    Alberto Arteta (saxoa), Sacha Soriazu (tronpeta, fliskornoa), Alejandro Mingot (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua), Dani Lizarraga (bateria)

    20:15 – Paul San Martín: “French Session”

    Paul San Martín (pianoa eta ahotsa), Abdell B.Bop (kontrabaxua), Romain Gratalon (bateria)

    22:45 – Éric Séva: Mother of Pearl Quintet

    Éric Séva (saxofoiak), Lionel Suarez (akordeoia), Christophe Cravéro (pianoa, Fender Rhodes), Christophe Wallemme (kontrabaxua), Zaza Désidério (bateria, perkusioa)

    Guuk Gunea (sarrera doan):

    19:00 – Martín de Marte

    Ion Ferrera (gitarra, ahotsa), Xabier Aramendi (baxua), Nikolas Eizagirre (bateria)

    21:30 – Swingtronics

    Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, klarinetea), Ibon Jordán (bateria)

  • KARTELA-CARTEL-56-JAZZALDIA-2021