single

Heineken Jazzaldiak “Erronka garbia” ziurtagiria jaso du jasangarria den ekitaldia izateagatik

0

EUSK

Aurten, Jaialdiak zaborraren bilketa egiteko sistema berria jarri du abian

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa IHOBEk “Erronka Garbia” ziurtagiria aitortu dio Heineken Jazzaldiari, jasangarria den ekitaldiaren izaera emanez.

Aurten, Heineken Jazzaldiak zaborraren bilketa egiteko sistema berria jarri du abian, publikoari lana errazteko eta efizientzia hobetzeko asmoz. Hori dela eta, 3 edukiontzietako 40 bateria banatuko dira Jaialdiko puntu ezberdinetan: 29 Kursaal inguruan, 6 Trinitate Plazan eta 5 Nauticool-en.

Ontzi hauei esker, Jaialdian zehar sortutako hondakinak gaika eta modu jarraituan bilduko dira.

Ekimen hau IHOBEren eta San Markoseko Mankomunitatearen laguntzaz burutuko da.