single

Sílvia Pérez Cruz, Jorge Pardo, Chano Domínguez, Iñaki Salvador, Marco Mezquida, Carles Benavent, Javier Colina, Joachim Kühn, Josemi Carmona, Chicuelo, Oreka TX, Perico Sambeat eta Antonio Serrano Jazzaldian izango ditugu

0

Jazzaldia, aurreikusita zegoen bezala, uztailaren 22tik 26ra artean ospatuko da

Duela aste batzuk iragarri genuen bezala, Donostiako Jazzaldia egoera berrira egokitutako edizio baterako prestatzen ari da, aurreikusitako data berberetan, 2020ko uztailaren 22tik 26ra bitartean. Batik bat, Euskal Herriko zein Espainiako jazza ari da programatzen, nahiz eta adi dagoen, Europatik musikariak ekarri ahal izateko, baldin eta uztailean etortzerik izango balute.

Aurtengo Donostiako Jazzaldiaren agertokiak hauek izango dira: Trinitate Plaza, Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa, guztietan, eserleku izendatuekin.

Behin betiko programazioaren iragarpena eta sarreren salmenta ekainaren azken aldera edo uztailaren lehen egunetan jakinaraziko dira, baina, bien bitartean, Jazzaldia hainbat izen berresteko moduan da Euskal Herriko zein espainiar jazzeko prestigio handieneko artisten artean.

Aurreko programaziotik gorde ditugunen artean daude Marco Mezquida, piano-jotzaile super-izar bat, aurrez Donostian aurkeztutako hiru proiekturekin datorrena, eta Oreka TX.

Nobedadeen artean, berriz, Iñaki Salvador, Jazzaldian joaldi gehien eskaini duen musikaria eta euskal jazzaren ikur eta bandera; Jorge Pardo, Europan egiten den jazzeko saxofonista eta txirulari ospetsuenetakoa, Chano Domínguez, nazioartean son handia duen pianista; Perico Sambeat saxo altua, Frank Zapparen tributu instrumental batekin datorrena; Javier Colina, kontrabaxu-jotzailea eta musikari handia, iruindarra eta musika-sentsibilitate apartaren jabea; Josemi Carmona eta Chicuelo gitarrista flamenko handiak, beste zenbait musikari handiren eskutik –hala nola Antonio Serrano harmonika-jotzailea– jazzera sentiberatasunez eta adimenez hurbilduko direnak.

Berrikuntza nagusietako bat, agian, gure Jazzaldian hainbat aldiz parte hartu badu ere, Sílvia Pérez Cruz izango dugu, Tokion 2019an grabatutako bere azken diskoa –MA– aurkeztuko baitigu. Nabarmentzekoa da, era berean, Joachim Kühn pianista paregabea, duela gutxi, Ornette Coleman handiaren obra lirikoenari eskainitako piano hutsezko diskoa argitaratu duena. Esan bezala, Donostiako Jazzaldian aurkeztuko du bere azken lana, suertez, Eivissa uhartean bizi baita.

Berehala izango dugu albiste gehiago. Egon adi, mesedez, gure web orrira (www.jazzaldia.eus) eta sare sozialetara .