single

56. JAZZALDIAK APP BERRI BAT DU

0

Imprimir

Guuk konpainiak App bat garatu du Donostiako Jazzaldirako. Aplikazio horren bidez, asmoa dugu Jazzaren zaleek Jazzaldia inoiz baino gehiago eta errazago disfrutatu ahal izatea.

Aplikazioa “Jazzaldia” deitzen da, 1979an erabiltzen hasi ginen izena, XIV. edizioan, eta egun gure Festibalaren izen berezi bihurtu da.

Jazzaldia APPa App Stores nagusietan dago eskuragarri, eta hauexetarako balioko du: berrikuntza zein albiste guztien berri ezagutu; kontzertuak streaming bidez ikusi; artistei buruzko informazioa eskuratu; artistak, albisteak eta ekitaldiak gogokoetan gorde, era horretan jakinarazpen pertsonalizatuak jasotzeko; programa interaktibo baten bidez, programazioa ikusi; jakinarazpenak jaso; ekitaldien informazio osoa biltzen duen mapa batez orientatu; gure enpresa eta erakunde babesleei buruzko informazioa eskuratu; etab.

Datorren urteari begira, APPak eskaintzen dituen prestazioak handitu eta hobetu nahi ditugu, APPera DK Txartelaz erabiltzaile gisa sartu ahal izateko aukera eskainiz eta, aldi berean, gure erosketa-plataformara sartzeko aukera emanez.

Jazzaldia APPa hemen daukazu eskuragarri:

IOS
ANDROID