single

HERBIE HANCOCK, DIANA KRALL, YANN TIERSEN, HIROMI, GREGORY PORTER, KURT ELLING ETA CALEXICO, BESTEAK BESTE, 57. JAZZALDIAN

0

Público web

Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioaren programazioa osatuko duten izenetako batzuk konfirmatuta ditugu dagoeneko. Musikaren panoramako izar ugari izango ditugu berriro gure hirian distiratsu. Horren erakusgarri, hona hiru pianista nabarmen: Herbie Hancock legendarioa, Yann Tiersen aparta eta Hiromi zoragarria. Eta aparteko hiru bokalista: Gregory Porter boteretsua, Diana Krall bikaina eta Lurt Elling dotorea. Aipatutako guztiek, eta baita mugako musika egiten duen Calexico talde sutsuak ere, baieztatu dute datorren Jazzaldian parte hartuko dutela.

Keler Agertokia

Zirkunstantziek bide ematen dute pentsatzeko 2022an Keler Agertokian berriro kontzertuak egin ahal izango direla, Zurriola hondartzan. Antolakuntza, beraz, hainbeste une ahaztezin eman dizkigun eta sarrera doakoa duen agertoki honen programazioa prestatzen ari da; hala, koronabirusaren pandemiaren ondorioz Jazzaldiaren azken bi edizioetan itxi behar izan dugun hondatzako agertokia berriro irekiko dugu.

JazzEñe

Gainera, JazzEñeren zortzigarren edizioa egingo da. Joan den urtean bezala, berriro gozatuko dugu, Jazzaldiaren barruan, Espainiako Jazzaren internazionalizazioa helburutzat duen SGAE Fundazioaren ekimen honetaz.

Jazzaren erreferente diren zortzi talde espainiarrek publiko orokorraren eta mundu osoko jaialdietako programatzaileen aurrean joko dute, Espainiako Jazzaren soinua nazioartean zabaltzeko helburuarekin.

Sarreren salmenta

Trinitate plazako eta Kursaal Auditorioko kontzertuen egitarau osoa 2021eko azaroaren amaieran plazaratuko da eta, aldi berean, bi esparru horietarako sarrerak eta abonamenduak salgai jarriko dira.

Spotify Zerrenda

Herbie Hancock52 Jazzaldia – Herbie Hancock (Ⓒ Lolo Vasco)
Diana Krall_web 254 Jazzaldia – Diana Krall (Ⓒ Lolo Vasco)
2013 A Hiromi (Pedro Párraga) web248 Jazzaldia – Hiromi (Ⓒ Pedro Párraga)
Gregory Porter web52 Jazzaldia – Gregory Porter (Ⓒ Lolo Vasco)