single

Ane Pikaza ilustratzailea eta aktorea da 57 Jazzaldiaren kartelaren egilea

0

Cartela web

Uztailaren 21etik 25era bitartean izango den Donostiako 57. Jazzaldiak badu kartela. Ane Pikaza ilustratzaile, aktore eta kultur kudeatzaileak egina da.

Kartela, Jazzaldiaren Besarkada izenekoa, musikak hiriarekin duen loturan inspiratzen da. Kontxa badian kokatzen da, Igeldotik Urgullera, eta agertoki baten atzealde gisa ageri den Jazzaren besarkada irudikatzen du. Proposamen koloretsua da, Jazzaldian zehar Donostia zuzeneko musikaz beteriko hiri distiratsu bihurtzen duten giroa eta espiritua islatzen dituena.

Ane Pikaza:

Aktorea, Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Dramatikoan diplomatua da. Antzerkia eta Arte Eszenikoak espezialitatearekin eta UOCeko Kultur Kudeaketa masterrarekin osatu zituen ikasketak.

Uztartu egiten ditu ilustratzaile, aktore eta kultur kudeatzaile lanak. Ilustratzaile gisa egin dituen lanetatik hauek nabarmentzen dira: Zinegoak, Zinemakumeak eta Durangoko Azokaren kartelak eta Gomutan eta Begiak Zerumugan liburuetarako ilustrazioak. Honez gain, ilustrazioak eta aktore gisa paper protagonista egin ditu Nora filmerako, Azkuna Zentroko Fatxada proiektuan parte hartu du, Vetusta Morlaren Los ríos de Alice bideo-jokorako lanak egin ditu eta baita antzerkirako bisualak ere.

Aurretik aipatutako guztiari ibilbide luze bat gehitu behar zaio kartelgintzan, antzerki eta jaialdietarako, erakusketa eta liburu-azaletarako, eta aldizkariekin izandako kolaborazioetarako.

Orain La Dramática Errante-ren Yerma eta Altsasu antzezlanetako aktoreen artean dago; María Goiricelayarekin batera sortutako konpainia da, eta harekin batera zuzentzen du Oliteko Antzerki Jaialdia.

Web Ane Pikaza

Instagram Ane Pikaza

Twitter Ane Pikaza

Facebook Ane Pikaza