single

DONOSTIAKO JAZZALDIA SARIA AMINA CLAUDINE MYERSI, JAZZEÑEKO KONTZERTUEN AZKEN EGUNA ETA KELER GUNEA AGERTOKIAREN ITXIERA ITZELA

0

Amina Claudine Myersek goizean jaso zuen Donostiako Jazzaldia saria, eta gauean, Trinitate plazan, kontzertu bikain bat eman zuen. Hemen ikus dezakezu:

Amina eta gero, Trinitate plazako agertokia Ben Lamar Gayrentzat izan zen. Hemen duzu kontzertua osorik:

Hondartzan, Keler Gunean, lehenik Pillow Queens talde irlandarra aritu zen eta gero, León Benavente; handiro eman zien hark azkena, Jazzaldiaren 57. edizio honetan, agertoki honetan eskainitako kontzertuei:

LeonBenaventeWeb

Kursaal Auditorioan, Yann Tiersen bikainaren txanda izan zen:

YannTiersenWeb

Eta Škoda San Telmo Museoan, piano soloan, Benny Green bikainaz gozatu ahal izan genuen. Jazzaldian aurten eskainitako bere bi kontzertuetatik lehena eman zuen bertan:

BennyWeb

Atzo izan zen VIII. JazzEñeren azkeneko eguna. Aurten, 2021ean bezala, Jazzaldiaren barruan egin da. Hemen ikus ditzakezu atzoko kontzertuak:

Txikijazzek berriro eskaini zituen bi kontzertu, bata Garberan –Lucia Fumero– eta bestea Chillida Lekun –Travelin’ Brothers–.

TravellinWeb

Fnac Gunean, Frigo Gunean eta Nauticoolen giro aparta izan genuen berriro. Aire zabalean milaka pertsona musikaz gozatzen:

AldapekoWeb