single

ARTISTAK

Nhil

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Nhil

Asel Errasti (bateria), Xabi Zuazabeitia (baxua), Beñat Arrieta (gitarra), Sara Alonso (ahotsa, pianoa), Lia Garai (saxoa), Aitor Ruiz de Austri (tronboia)

Nhil taldea 2017an hasi zen eratzen. Beren lehen EPa, Aztarnak autoekoiztua, 2020an argitaratu zen. Ondoren, bigarren lana grabatu zuten, beren lehen LPa, Bizi bagina bezala (2022). Bertan biltzen diren bederatzi abestien letrek, ingelesez eta euskaraz, barne gatazkez eta bizitzako orekaren bilaketa etengabeaz hitz egiten dute.

Pop, soul eta funk ukituek definitzen dute Nhilen soinua, eta izan duten bilakaera nabarmenari esker hainbat agertokitan aritu dira, besteak beste RTVEko Radio 3 kontzertuetan, Hondarribiko Jazzaldian eta BIMEn.

 

*Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa