single

ARTISTAK

Moisés No Duerme Live Band

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Moisés no duerme

Moisés Berdonces (ahotsa), Salvador Madrid (bateria), Daniel Arteche (gitarra elektrikoa), Iván Ibáñez (baxu elektrikoa), Borja Echeverría (teklatuak), Pablo Maza (saxoa)

Moisés No Duerme beteranoa da Euskal Herriko Hip-Hoparen eszenan, eta ibilbide luzea egina du agertokietan. 2005az geroztik, Raperos de Emaús eta Brindisi Nero taldeetako kide izan da besteak beste. Talde horiekin, generoaren eskualdeko erreferente bihurtu da iparraldeko eszenan.

2023an, Moisés No Duerme Live Band proiektua aurkeztu zuen, Estatuko eszenan proiekzio handia duen Jazzaren arloko etorkizun handiko musikari talde batekin batera. Proiektu honek Rap eta Jazz generoak uztartzen ditu, eta beste estilo afroamerikar batzuetako zertzeladekin zabaltzen du bere soinu paleta, soularekin edo funkarekin esaterako, beste proiektu batzuen eraginak jasota ─Jazzmatazz, Robert Glasper Experiment edo Alfa Mist, besteak beste─.

 

*Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa