single

ARTISTAK

Chill Mafia

0

Chill Mafia Web Jazzaldia 900x500

Alessandro MartinsSuneo” (ahotsen prozesaketa), Beñat RodrigoKiliki Frexko” (ahotsa), Sara LosúaSara Goxua” (DJ), Martin CervantesTuli Pump” (ahotsen prozesaketa), Beñat AbarzuzaBen Yart” (ahotsa), Julen GoldarazenaFlakoFonki” (ahotsa)

Chill Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin eta Sunny Wright IV kideek osatua, ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, estatuko eszenako talderik lotsagabeenetako bat bihurtu arte.

Banda honek bere soinu berdingabea du ezaugarri. Izan ere, 80ko hamarkadako punkaren, reggaetonaren eta hip hoparen elementuak konbinatzen dituen soinu honek harridura eta hamaika eztabaida piztu ditu beren aurreneko lana kaleratu zutenetik: “EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA” mixtapea. Ordutik, arrakastaz eta lorpenez beteriko karrera izan dute, 5 single eta erremix bilduma bat kaleratuta. 20 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, 70 kontzertu baino gehiago eman dituzte, disko eta zuzeneko onenen zerrendetan aipatuak izan dira bi urtez jarraian, 7 milioi erreprodukzio baino gehiago metatu dituzte plataforma digitaletan…

Taldea inoiz baino gogotsuago dator bueltan, erakusteko nola kokatu diren denbora gutxian musikaren panoramako kolektiborik berritzaile, urratzaile, probokatzaile, basati eta dibertigarrienetakoen artean, hurrengo singleekin eta kontzertuekin harridura sortzen jarraitzeko prest betiere.