single

51. Heineken Jazzaldia: Euskadiko Filmategiak, Jazzaldiarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean, jazzarekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu du

0

Jazzinema, jazzarekin lotura duten filmen zikloa

Jazzinema Euskadiko Filmategiak Heineken Jazzaldiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean antolatutako ziklo bat da.

Proiektatuko diren filmetako bi Chet Baker tronpetari mitikoari buruzkoak dira (Let’s get lost eta Born to be blue) eta beste bik Miles Davis gogoangarriarekin dute zerikusia (Ascenseur pour l’échafaud, Davisek berak idatzitako soinu-banda duena, eta berriki egindako Miles ahead).

Born to be blue eta Miles ahead Miguel Martín Heineken Jazzaldiaren zuzendariak aurkeztuko ditu.

Proiekzioak 3,5 euro kostako dira eta sarrerak salgai daude Tabakalerako informazio-gunean. Saio bakoitza baino ordu erdi bat lehenago (18:30etik aurrera, kasu honetan), zinemako leihatilan salduko dira sarrerak. Bestalde, emanaldiaren egun berean, proiekzioa baino ordu erdi bat lehenago leihatilara hurbiltzen diren 25 urtez azpiko lehenengo 25 pertsonek sarrera doan eskuratuko dute.

Jazzinema zikloko emanaldiak uztaileko ostegunetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Tabakalerako zinema aretoan. Ziklo honetan, zinemaren eta jazzaren arteko sinbiosi zoragarriak azken hamarkadetan emandako hainbat film ikusiko ditugu. Chet Baker izango da lehen bi saioetako protagonista. Dagoeneko klasiko bihurtu den Let’s get lost (Bruce Webber, 1988) dokumentalarekin hasiko gara, tronpeta-jotzaile ahaztezinari buruzko lanarekin, alegia. Udako lehendabiziko oparia izango da Born to be blue (Robert Budreau, 2015) filmaren erabateko estreinaldia. Bertan, Ethan Hawke aktoreak Bakerren papera antzezten du. Gainera, Heineken Jazzaldiko zuzendari Miguel Martínek egingo du saioaren aurkezpena.

Hileko beste protagonista Miles Davis izango da. Beti da momentu egokia Louis Malle zuzendariaren Urkamendirako igogailua -Ascenseur pour l’échafaud- (1957) filmerako Miles Davisek konposatutako soinu banda mitikoa entzuteko. Eta, amaitzeko, azkeneko oparia, beste estreinaldi absolutu bat izango da: Miles ahead (Don Cheadle, 2015). Don Cheadle zinemagileak Miles Davis musikaria zuzendaritzatik eta interpretaziotik erreparatuta islatzen du pelikula honetan. Emanaldi hori ere Miguel Martínek aurkeztuko du.

Jazzinema zikloa Euskadiko Filmategira uztailero itzultzeko asmoarekin abiatu dugu. Soberan dira arrazoiak.

HEMEN egitaraua eta sinopsiak