single

ARTISTAK

Sara Mansilla

0

Sara Mansilla

Sara Mansilla: Talking to the Wall

Sara Mansilla (ahotsa, gitarra akustikoa), Ande Alonso (bateria), Pablo Costas (teklatuak), Daniel Vallejo (baxua), Juan José Cabillas (saxo altua, flauta), Asier Ardaiz (tronpeta)

Sara Mansilla abeslari eta gitarrista moldaerraza da, estilo ezberdinak jotzeko, musika propioa sortzeko eta jazzaren estandarrak interpretatzeko gai dena.

Jazzaldiaren lau ediziotan parte hartu duen Mansillak bere lehen diskoa aurkeztuko digu: Talking to the Wall.  Mansillak berak idatzitako gaiez osatua, letrek —ingelesez eta euskaraz— bere benetako bizipenak eta sentimenduak transmititzen dizkigute. Erritmo lasaiez osatutako albumak musika-giro erlaxatutan murgiltzen gaitu, hainbat estilo nabarmenduz, hala nola pop, blues, funk eta Jazz-a.