single

51. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan parte hartuko duten tokiko taldeen emanaldien egutegia

0

2016ko uztailaren 20tik 25era ospatuko den 51. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuaren barruan, berehala dira hastekoak behin betiko zerrenda erabakitzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldiak.

Aurten aurkeztu diren 52 proposamenetatik, parte-hartzaileek ekarritako grabazioetan oinarrituta, 51. Heineken Jazzaldiko antolakuntzak 15 talde hautatu ditu, Donostiako hainbat agertokitan jo dezaten urtarriletik martxora bitartean. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, 51. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Joaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin eta Victoria Eugenia Klubean izango dira, sarrera doan dela (Klubaren kasuan, aldez aurretik, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatiletan hartu beharko dira gonbidapenak), ondorengo egutegiaren arabera:

DATA LEKUA ORDUA TALDEA
ABENDUA 14 VE KLUBA 20:00 Didier Datcharry Trio
URTARRILA 12 VE KLUBA 20:00 Reunion Big Band
URTARRILA 21 FORUM FNAC 19:30 Swingpapers
URTARRILA 22 FORUM FNAC 19:30 Laurent Robino Trio
OTSAILA 4 ALTXERRI 20:30 Javi Fermín
OTSAILA 8 VE KLUBA 20:00 Ghost Number & His Tipsy Gypsies
OTSAILA 11 ALTXERRI 20:30 The Modern Soul Gang
OTSAILA 16 VE KLUBA 20:00 Gregario de Luxe
OTSAILA 23 VE KLUBA 20:00 Kass & The Gingerbread Boys
MARTXOA 1 FORUM FNAC 19:30 Les Fous
MARTXOA 3 FORUM FNAC 19:30 Paddam
MARTXOA 8 ALTXERRI 20:30 The Soul Messengers
MARTXOA 10 ALTXERRI 20:30 Luismi Segurado Trio
MARTXOA 15 FORUM FNAC 19:30 Half Quartet Plus Two
MARTXOA 17 ALTXERRI 20:30 Catalina’s Neues Jazz Quintet