single

55. Heineken Jazzaldia: Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Cécile McLorin Salvant, John Zorn, Enrico Rava, Hiromi, Dave Holland, Kurt Elling, Graham Nash, Simple Minds eta Vintage Trouble

0

Abdullah-Ibrahim

Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Cécile McLorin Salvant, John Zorn, Enrico Rava, Hiromi, Dave Holland, Kurt Elling, Graham Nash, Simple Minds eta Vintage Trouble dira dagoeneko konfirmatutako izen handietako batzuk

Jaialdia 2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo da Donostian

Dagoeneko konfirmatuta daude zenbait izen handi, 55. Heineken Jazzaldiaren programaren muina izango direnak. 2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo da, Donostian.

Horien artean, hauek: Abdullah Ibrahim, Danilo Pérez, Hiromi, Kenny Barron, Danilo Rea, Rita Marcotulli eta Dado Moroni piano-jotzaileak; Joe Magnarelli, Enrico Rava, Fabrizio Bosso eta Paolo Fresu tronpeta-jotzaileak; Cécile McLorin Salvant, Kurt Elling eta Sharon Clark ahots apartak; Makaya McCraven bateria-jotzailea eta konpositore gaztea; Dave Holland baxu-jotzailea; Fire! Orchestra talde eskandinaviar handia eta Ezra Collective britainiarrak; berriz ere John Zorn saxofoi‑jotzailea, Jazzaldirako esklusiboa izango den proiektu oso berezi batekin, hots, proposamen bikoitz bat, non Masada Quartet mitikoari bere New Masada Quartet batuko baitzaio: John Zorn bi orduz saxofoia jotzen.

Proposamen heterogeneoenei dagokienez, honako hauek izango dira: Simple Minds eskoziarrak, Graham Nash ahaztezina, Vintage Trouble eta North Mississippi Allstars estatubatuarrak, Sly & Robbie jamaikarrak eta 2019ko indieko errebelazioa, León Benavente.

Sarrerak laster jarriko dira salgai www.heinekenjazzaldia.eus eta www.donostiakultura.eus webguneetan.