single

Jazz munduak Ellis Marsalis eta Wallace Roney galdu ditu

0

Ellis Marsalis RP_160Argazkian Ellis Marsalis, Branford bere semearen ondoan

Gaur galera handien eguna da jazzarentzat. Ellis Marsalis, gure musikaren patriarkarik handienetakoa, eta Wallace Roney tronpetista, lirismo eta musikaltasun handiagatik nabarmendu zena, hil dira.

Gure Festibalak 2016an eman zion Donostiako Jazzaldia Saria Ellis Marsalisi, jazzaren historia osoari egindako funtsezko ekarpenaren aitorpen gisa. Jazz modernoaren piano-jotzaile nabarmenetakoa izateaz gain, musika hezitzaile bezala ospe handia pilatu zuen: Jesse Davis, Terence Blanchard, Donald Harrison, Nicholas Payton eta, noski, bere seme Wynton, Branford, Delfeayo eta Jason bezalako musikari garrantzitsuen maisua izan zen, guztiak jazzaren lehen irudiak. Ellis Marsalisek uzten duen ondarea ikaragarria da.

Wallace Roneyri Miles Davisen ikasleen artean abantailatsuenetzat jo  zitzaion; izan ere, Milesen semeek Roneyren heriotza deitoratu eta elkartu zituzten loturak nabarmentzen dituen komunikatua argitaratu dute. Gainera, Roneyk bere ahotsa izan zuen, eta berezko merituengatik nabarmendu zen. Haren kalitatea agerian geratu zen Heineken Jazzaldira egindako bi bisitetan: 2006an, desagertu berri den beste mito baten zazpikote barruan, McCoy Tyner, eta 2012an, Miles Davisen obra irudikatzen zuen Miles Smiles proiektuaren barruan.