1 edizioa 1966
-
1966ko irailaren 10etik 11ra
Donostiako Jazzaldiaren hasiera apala izan zen, talde amateurren lehiaketarekin emanaldi bat eta profesionalekin beste bat. Nahikoa, hala ere, duintasunez abiatzeko eta egiaztatzeko bazela hirian musika honenganako interesa.
Amateurren lehiaketako lehen saria 10.000 pezetakoa zen eta bigarrena 5.000koa. Epaimahaikideak ziren: Morgantini, Frantziako Hot Clubeko lehendakariordea, Lafont, Baionako Hot Clubeko lehendakaria, Escudero, Donostiako Kontserbatorioko zuzendaria, Arostegui, Hernández Gurmendi eta Larrandia. Baziren baita ere, epaimahai berberak erabakitzen zuen bakarlari onenaren saria, eta arrakastaren saria, entzuleek hautatzen zutena.
Middle Brothers-ek zirudien, begiratu batera, talderik onena (Parisen lehiaketa bat irabazi berria zuen), eta, esan eta izan, Donostiako sari guztiak bereganatu zituen.
Trinitate Enparantzako lehen emanaldi historiko hartan, txalaparta-erakustaldia ere izan zen. Txalaparta, bi astoren gainean jarritako bi ohol lodik osatzen duten perkusiozko euskal instrumentu zahar bat da. Bi lagunek jotzen dute zurezko bina makila lodirekin, oholen gainean erritmoa markatuz.
Mickey Baker izan zen I. Jazzaldi hartako profesional ospetsua. Dany Doritz, Charles Roy eta Jean Muset izan zituen laguntzaile.
-
1966ko irailaren 10etik 11ra
AFIZIONATUAK
Espainia
Modern Jazz Quintet (Lehiaketatik kanpo)Frantzia
The Original Dixielanders
Les Jaguars
Middle BrothersLehen saria: Middle Brothers
Bigarren saria: The Original Dixielanders
Bakarlaririk onenaren saria: Gilbert Bariety (Middle Brothers-eko gitarrajolea)
Publikoaren saria: Middle BrothersPROFESIONALAK
Mickey Baker Quartet
Mickey Baker (gitarra)
Jean Muset (pianoa, organoa)
Dany Doritz (baxua)
Charles Roy (bateria) -