Liburua

Jazzaldia 50 liburuak Donostiako Jazzaldiaren bost hamarraldiak dokumentatzen ditu. Berrogeita hamar edizioetako kronikak, kartelak eta artistak daude jasota, kalitate handiko argazki ugariz horniturik.

Jazzalditik igaro diren artisten orrialde osoko erretratu bikainak nabarmentzen dira: Charles Mingus, Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie, Art Blakey, Miles Davis… Ikusten den bezala, Donostiako Jazzaldiaren historia jazz garaikide guztiaren historia da.

5.000 izen baino gehiagoko aurkibidea du, Jazzaldian parte hartu zuten urtearen arabera. Tresna erabilgarria da, beraz, jazz zaleentzat, bereziki.

Azal gogorrekoaeta kalitate handiko couché paperezko 288 orrialde dituen liburua 15 eurotan dago salgai.

Jazzaldia 50 liburua erosi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan helbide honekin: infojazz@donostia.eus. Mila esker.

JAZZALDIA 50. LIBURUA