single

Sarrera librea izango duten 15 kontzertu dohainik streaming bidez

0

live-jazzaldia-800x800

Donostiako 55. Jazzaldiak zuzenean streaming bidez eskainiko ditu 12:30eko kontzertu guztiak eta Trinitate Plazako gaueko kontzertuak

Uztailaren 22tik 26ra, egunero, zuzenean eskainiko dira 12:30eko 5 kontzertuak eta Trinitate Plazan gauetan egingo diren emanaldi bikoitzak. Guztiak streaming bidez,  YouTubeko gure “DonostiaJazz”  kanalean.

Jazzaldiak kontzertuak streaming bidez ematen dituen lehenengo aldia izango da. Horien artean izango dira aurtengo Donostiako Jazzaldia saria jasoko duten hiru artistak: Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador.

Era horretara, Jazzaldiaz bi modutara gozatu ahal izango da: aurrez aurre eta etxetik, kontzertuetara joan ezin diren pertsonek kontzertuak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten.

 

LIVE JAZZALDIA

 

(streaming bidez emango diren bideoen zerrenda)

 

Uztailak 22

12.30 Victoria Eugenia Antzokia

Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute

21:00 Trinitate Plaza

Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte

Chano Domínguez Trío (22:30 aldera)

Uztailak 23

12.30 Victoria Eugenia Antzokia

Anja Lechner & François Couturier

21:00 Trinitate Plaza

Oreka TX: Koklea

Michel Portal New Quintet (22:30 aldera)

Uztailak 24

12:30 Kursaal Auditorioa

Salvador Sobral: Alma nuestra

21:00 Trinitate Plaza

Perico Sambeat Plays Zappa

Benavent, di Geraldo, Pardo (22:30 aldera)

Uztailak 25

12.30 Victoria Eugenia Antzokia

Jorge Pardo – Iñaki Salvador Quartet

21:00 Trinitate Plaza

Carles Benavent Trío

Mariza Canta a Amália (22:30 aldera)

Uztailak 26

12.30 Victoria Eugenia Antzokia

Joachim Kühn, piano solo

20:00 Trinitate Plaza

Marco Mezquida: Beethoven Collage

Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus  Öström

(21:30 aldera)