single

Kalitateko eskaintza gastronomikoa 57 Jazzaldian

0

el perro salvaje. l mas castizo de CallosWebTopa, El Perro Salvaje eta Ekotaloren karpek hanburgesak, hot dogak eta taloak eskainiko dituzte, artisau-osagai naturalekin eginak

Topa Sukalderia jatetxea, euskal gastronomia eta latinoamerikarra uztartzen dituena, berriro izango da Kursaaleko Terrazetan eskaintza gastronomiko interesgarri batekin.

Frigo Guneko bere karpan, Topa Sukalderiak, Gabriel García Márquez idazle kolonbiarrari keinu eginez, MacOndo hanburgesa proposatuko du, Euskal Txerri haragiarekin egina, piperminekin eta saltsa pikante eta tartariarrarekin, eta osagaitzat Lourdesko ura daramaten totopoekin lagunduta. Gainera, beren Michelada klasikoak eskainiko dituzte; jazzaldiaren babesle nagusi den Keler garagardoarekin, limarekin eta pikante ukitu batekin egindako koktelak.

El Perro Salvajeren hot dogak % 100 behi-haragiarekin eta arkume-heste naturalarekin eginak daude, eta euren errezetarekin egindako opiltxo batean eskaintzen dira, Chicago erara, mitxoleta-haziekin. Hot dog hauek lurrunetan egosita daude eta oso antzekoak dira Chicago, New York, Florida edo Los Angelesen aurki daitezkeen horiekin. Hemen, Keler Gunean, Frigo Gunean eta Fnac Gunean dastatu ahal izango ditugu.

Bestetik, Fnac Gunean, Ekotalok eskainiko dituen talo gozoak eta gaziak artirin ekologikoarekin eginak daude, harrizko labean txigortuak, eta talo tradizionaletan ohikoak ez diren osagaiekin: guztiak KM0 eta tokiko ekoizleenak. Zapore berezi bat izateaz gain, artoa txigortuta dagoenez ukitu bat ematen dio irinari, baita energia-ekarpen handiagoa ere.

Emanaldiak hasi baino ordu bat lehenago irekiko dira karpak, eta goizaldeko 01:30ean itxiko dira.