58. Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.
Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.
Emanaldiak Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatua) eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira:
- Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
– Kutxa Kultur Kluba: sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean eskuragarri . 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
– Altxerri: sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Emanaldien egutegia:
DATA | TALDEA | LEKUA | ORDUA |
16 Urtarrila | Lutfi Jakfar’s Sixth Trio | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
26 Urtarrila | Trio Nordeste | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
30 Urtarrila | Xavi Maldonado and David Cid Quartet | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
31 Urtarrila | Mikel Legasa´s Quintet | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
06 Otsaila | Isla Trío | Altxerri | 19:30 |
07 Otsaila | Les Cuisinieres | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
08 Otsaila | Xahu | Altxerri | 19:30 |
12 Otsaila | Amaika Rude | Club Aretoa – VEA | 19:00 |
13 Otsaila | Brian Aching Project | Altxerri | 19:30 |
14 Otsaila | Kinkfolk | Altxerri | 19:30 |
16 Otsaila | Aldakan | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
20 Otsaila | Arnaud Labastie Trío | Club Aretoa – VEA | 19:30 |
23 Otsaila | Ura Dúo | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
09 Martxoa | Motelas | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
21 Martxoa | Fuákata! | Altxerri | 19:30 |
Aurten aurkeztu diren 65 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 58. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.