single

ARTISTAK

Lutfi Jakfar Quintet

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Lutfi Jakfar

Lutfi Jakfar (bateria), Omar Akil Little (tronpeta), Ray Layzelle (saxo altua), Mathieu Cochard (pianoa), Jean-Pierre Lacroix (kontrabaxua)

Lutfi Jakfar, baterian, eta Ray Layzelle musikari londrestarra, saxo altuan, bikote gisa aritu ziren urteetan. Ondoren, hirukote bat sortzea erabaki zuten, kontrabaxua gehituta, eta horrela elkartu zen Jean-Pierre Lacroix. Geroago, Brooklyngo tronpetista Omar Akil Little ezagutu zuten eta, pianorik ezean, No Keys Quartet izenez hasi ziren jotzen. Azkenik, Mathieu Cochard pianista gaztea ezagutu zuen Lutfi Jakfarrek, eta taldean sartu zuen. Horrela, Lutfiren lehen be-bop boskotea sortu zuen: Lutfi Jakfar Quintet.

Taldea Baionan, Angelun eta Biarritzen aritu ohi da, Jazzaren estandarrak hedatzen; erabat akustikoa eta swing eta be-bop espirituari leial, 50eko eta 60ko hamarkadetako Jazzaren munduan murgiltzen gaituzte, garai hartako errepertorioko konpositore adierazgarrienen lanekin ─Horace Silver, Bobby Timmons, Lee Morgan, Hank Mobley, Cannonball Adderley, Thelonious Monk…─

 

*Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa