single

ARTISTAK

Les 4 Saxes & Co

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Les 4 Sax & Co

Baptiste Annette (saxo altua), Philippe Huet (saxo altua), David Arriola (saxo tenorra), Stéphane Barbier (saxo tenorra), Yves Dinclaux (tronpeta/bugle), Arnaud Labastie (pianoa), Jean-Xavier Herman (kontrabaxua), Antoine Gastinel (bateria), Gilles Garcia (gitarra), Pauline Atlan (ahotsa)

Les 4 Saxes & Co taldeko 10 musikariek Swinga maite dute. Hala, 1930eko hamarkadako Jazz-swingaren estiloan, 4 saxofoiren berealdiko sekzio batek osatua da, eta sekzio erritmiko bikain batek lagundua. Hori guztia aparteko tronpeta batek gailendu eta ahots zoragarri batek biribiltzen du, alegia Ninon Arozteguyrenak; honek Bessie Smith, Billie Holiday, Dinah Washington… abeslarien tradizioari jarraitzen dio.

Philippe Huetek, Les 4 Saxes & Co-ren sortzaile, zuzendari musikal eta saxofonistak, musikari lagun batekin batera eratu zuen taldea 1990eko eta 2000ko hamarkadetan, Parisen. 2017az geroztik Baionan ezarri eta berpiztu egin zuen proiektua inguruko musikari lagun batzuekin, erakarri egin baitzituen bere musikak. Etapa berri honetan, Huetek errepertorioa eguneratu du, moldaketa berriak idatzi ditu, ahots gazte bat gehitu dio taldeari, eta disko bat grabatu du 2022an.

 

*Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa