single

ARTISTAK

Alex Haro’s Freedom

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Alex Haro's Freedom

Alex Haro (saxo tenorra), Víctor Viila (gitarra elektrikoa), Jorge Hidalgo (teklatuak), Pablo “Shurmaniko” García (baxu elektrikoa), Edi Saborit (bateria)

Alex Haro saxofonista Alacantekoa da eta Donostian bizi da. Goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen, Jazz Saxofoia espezialitatean, baita masterra ere, Mikel Andueza eta Andrzej Olejniczakekin. Besteak beste, Bob Sands, Alejandro Mingot, Chris Kase, Josvi Muñoz (Revolver), Gere (Melendi), Miho Hazama eta Iñaki Uranga musikariekin lan egin du. Gainera, Ilja Reijngoud, Francesc Capella, Miguel Blanco eta beste hainbat musikarirekin ere trebatua da.

Interprete gisa egin duen ibilbidean, kontzertuak eman eta proiektuak garatu ditu herrialdeko hainbat lekutan. Bestetik, Jazzaldian parte hartu du, besteak beste talde hauekin: DOS, Reunion BigBand, Nacho Soto Experiment, Miho Hazama and Musikene BigBand eta Kinkfolk. Orain hainbat estilotako proiektuetan murgilduta dago.

Freedom Alex Haroren proiekturik pertsonalena da eta rockaren, heavy metalaren, funkaren eta, jakina, Jazzaren eraginak aurkituko ditugu bertan. Ia osorik Harok berak konposatutako errepertorioarekin, saxofonista eta konpositore gazte honen sentimenduetatik abiatuta sortzen diren piezak aurkitzen ditugu Freedomen.

 

*Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

 

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa