single

ARTISTAK

Nacho Soto Trío

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Nacho soto trio

Nacho Soto (pianoa), Jon Carranza (kontrabaxua), Hilario Rodeiro (bateria)

Nacho Soto Trío pianista eta konpositoreak berak gidatutako proiektua da, musikaren arloan bere ahotsa eta bere ikuspegia adierazteko beharretik sortua, bere bizitzan agertzen diren eszenak eta pertsonaiak islatzen dituzten pieza originalen bidez.

Jon Carranza kontrabaxuak eta Hilario Rodeiro bateriak osatzen dute hirukotea. Pianistarekin batera, berenganatu egiten dute musika hau, eta elkarrizketa etengabe batean garatzen dute, ideiez beterik. Emaitza hauxe da, jazz garaikideaz eta konpositore klasiko handiez elikatzen den musika, askea eta adierazkortasun handikoa, eta mundu emozional eta gogoetatsu sakon batean murgiltzera gonbidatzen duena entzulea. Orain, beren aurreneko diskoan ari dira lanean, eta 2024an aterako dute argitara.

 

*Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa