50 edizioa 2015
-
Publikoaren erantzun masiboa, 124.000 pertsona baino gehiago programatutako ehundik gorako emanaldietan, eta maila artistiko bikaina komunikabideen onespenarekin
50 Heineken Jazzaldia, Donostiako Jazzaldiko 50.edizioan, erabateko arrakasta izan zen maila artistiko zein publikoaren erantzunaren aldetik. Uztailaren 22a eta 26a bitartean, 124.000 pertsona baino gehiago gerturatu ziren 17 agertokietan programatutako emanaldietara, horien %80a doakoak. Nahiz eta euria bi egunetan izan, jaialdiko eszenatoki ezberdinetan jendetza izan zen, Trinitate Plazako sarrerak agortu eta Zurriolako hondartzako Agertoki Berdea eta Kursaaleko Terrazetan giro bikaina sortu zen.
Artistek esperotakoa baino gehiago eman zuten. Jamie Cullumek aipamen berezia merezi zuen bere hiru agerraldiengatik: Agertoki Berdean DJ gisa, Kursaal Auditorioan bakarlari moduan -pianoa, gitarra eta ahotsa erabiliz-, eta Urgull ingururaino jendez gainezka zegoen Trinitate Plazan, big band baten buru. Publikoak sutsuki gozatu zuen britainiar artistaren jeinutasunaz eta jendearekin konektatzeko duen gaitasunaz.
Trinitate Plazan aritu ziren emakume abeslari guztiek audientzia liluratu zuten, bakoitzak bere estiloan: Sílvia Pérez Cruzek mediterranear sentsibilitatearekin; Zazek bere jazz manouche estilo dibertigarriarekin eta chanson frantsesa erakargarriarekin; Dee Dee Bridgewater bere ahots zoragarriarekin oholtza menperatuz; Melody Gardot sofistikatuak banda itzelaren babesarekin eta Andrea Motis gazteak, abeslari izateaz gain, saxofoia eta tronpeta jotzeko ahalmena erakutsiz.
50 urte bete zituen jaialdi honen sorburua den Trinitate Plaza kuttuneko programazioak, bi emanaldi gogoangarri eskaini zituen: Andrzej Olejniczak eta Iñaki Salvador buru zituen boskotearen emanaldia, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan kokatua, eta The New Standard Triorena, elkarrekin edo bakarka, aurretik ibilbide luzea duten egungo jazzaren hiru maisuek osatua.
Ohikoa denez, Kursaal Auditorioak Jamie Cullumen soloaz gain, lehen lerroko kontzertuak eskaini zituen. Gaztetan John Coltranekin batera entseatzen zuen Benny Golson saxofonistak, soila baina zuhurtasunez beteriko agerpena egin zuen, eta hurrengo egunean hunkiturik eta atsegin handiz Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen. The Bad Plus hirukoteak, adierazpen bide berriak bilatzeko arduragatik ezaguna, azken bi hamarkadetako saxofonista nabarmenetarikoa den Joshua Redmanekin batu eta emaitza aparteko kontzertua izan zen. Bi urteren ostean, eta Masada Marathon historikoaren ondoren, John Zorn Donostiara itzuli zen eta Bill Laswell baxu-jotzaile eta Dave Lombardo bateria-jotzailearekin batera, izugarrizko soinu esperientzia sortu zuen.
Victoria Eugenia Antzokiko proposamena oso interesgarria izan zen. Norvegiako Kristiansand hirian ospatzen den PUNKT jaialdia Donostiara hurbiltzeko asmoarekin, eta PUNKT Donostian izenburupean, hiru emanaldi programatu ziren. PUNKT-en esentzia, Jan Bang eta Erik Honorék sortua, ohiko musika tresnak erabiliz emandako kontzertu baten ondoren, artista ezberdinek horren nahasketa egitean du bere funtsa. Heineken Jazzaldiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren elkarrekin ekoiztutako esperimentu honetan, Bang eta Honoréz gain, Eivind Aarset, Arve Henriksen, Nils Petter Molvaer, Sly & Robbie, Josetxo Silguero, Sidsel Endresen, Suso Saiz edo Mungolian Jet Set artistek parte hartu zuten, entzuleen zirrara sortuz.
Victoria Eugenia Antzokia guztiz bete zen, Iñaki Salvador eta Alexis Delgado piano-joleen Bach eta jazzaren arteko hurbilketaz gozatzeko.
Agertoki Berdeak sorreratik ezarri zitzaizkion helburuak bete zituen: amaigabeko festa izatea. Hasiera ona izan zuen: lehenbizikoz, Jamie Cullum DJ gisa aritu zen jendearen aurrean; Earth, Wind & Fire Experiencek aurrekoak hasitako parranda luzatu zuten, eta reggaeren sortzaileetakoa den Jimmy Cliffek gauari itxiera eman zion. Gainerako egunetan jazza, indie-a edo power pop-a txandakatu ziren, Gregory Porter, Lee Fields & The Expressions, Neuman, LoneLady, KAKKMADDAFAKKA eta Bullet Proof Lovers donostiarren eskutik, hurrenez hurren. Azken hauek besteen mailako arrakasta lortzera iritsi ziren eta euren ibilbide internazional geldiezina argi geratu zen.
San Telmoko gauak oso proposamen erakargarriak aurkeztu zituen, bata bestearengandik oso desberdinak gainera: Zanmari Baré eta Indikoko Reunión irlako kantu exotikoen lilura; Julia Biel, deskubritu beharreko abeslari eta piano jolearen lan bikaina; euskal jazzaren adierazle den Gonzalo Tejada baxu jotzaile donostiarrak Norma Jean Baker edota Marilyn Monroeri egindako omenaldia; Arve Henrikssen tronpeta jolearen soinua eta Trio Mediaevaleko emakumeen ahotsek bat eginik, europar musika eta geografian zehar eginiko bidaia.
Bere 50.urteurrenean, jaialdiak Cuadernos de Jazz jazzaren hedapenerako ezinbestekoa izan den aldizkariaren 25 urteak ospatu behar zituen: Azar Lawrence eta Charles McPhersonen laukoteek jam session bikaina eskaini zuten, Andrzej Olejniczak, Maciej Fortuna eta Mikel Anduezak ere parte hartu zutelarik.
Kursaaleko terrazak (Frigo, Heineken, Coca-Cola) festa jarraia izan ziren jaialdiaren bost egunetan zehar, proposamen ezberdinetaz gozatzeko aukera izan zelarik: The Cookers, Ray Gelato & Claire Martin eta Carla Cook bezalako nazioarteko artistek, bertako hogei bat talderekin batera aritu ziren.
Hiru urtez jarraian antolatutako ume eta familientzako Txikijazzak erabateko arrakasta lortu zuen. Jaialdiak belaunaldi berrietara iristeko asmoarekin egindako apustua, haur eta gurasoen parte hartzearekin babestua izan zen. Ekitaldi dibertigarri ezberdinekin batera, haurrek lehen aldiz jazz doinuak entzuteko aukera izan zuten, eurentzat egokituak izan ziren kontzertuen bitartez. Aipatzekoa da, Ray Gelato, Carla Cook eta Andrea Motisek Joan Chamorrorekin batera eskainitako kontzertuak. Aurrera pausua izan zuten publikoaren etorrerari dagokionez, 7.100 lagunek ongi pasatu zuten programatutako jarduera ezberdinekin.
Berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunerako, abuztuaren 16ra arte ikusgai egon zen Round Midnight 50 Jazzaldia erakusketa San Telmo Museoan antolatua eta TVE eta ETBk emititu zuten #jazzaldia50 dokumentala egin zen, TVE katearen webgunean oraindik ikusi daitekeena.
Bitxia da Donostiako Jazzaldiarekin gertatzen dena, 50 urte egin zituenean, inoiz baino gazteagoa mantentzen zen eta jazz garaikidearen historiako orrialde loriatsuak betetzeko grinarekin jarraitzen zuen. Poloniako jazzak presentzia handia izango du zalantzarik gabe 51. edizioan, Donostiak 2016ko europear hiriburutza kulturala partekatzen baitu Wroclaw hiriarekin. Beraz, eta poloniarrek esaten duten bezala, “Sto lat! (100 urtez bizi dadila!)”
-
-
Uztailak 22 (asteazkena)
JAZZ BAND BALL
Kursaaleko Terrazak eta Zurriolako Hondartza. Sarrera doan
AGERTOKI BERDEA.
20:30 Jamie Cullum (DJ)
Jamie Cullum (DJ)21:30 Earth, Wind & Fire Experience feat. Al McKay All Stars
Al McKay (gitarra), Luis González Abreu (tronpeta), Omar Peralta (tronpeta), Justin Kirk (tronboia), Ed Wynne (saxoa), Devere Duckett (ahotsa), Tim Owens (ahotsa), Claude Woods (ahotsa), Ben Dowling (teklatua), Dean Gant (teklatua), Freddie Flewelen (baxua), Aaron Haggerty (bateria), David Leach (perkusioa)24:30 Jimmy Cliff
Jimmy Cliff (ahotsa, gitarra), Basil Shirley (bateria), Stephen Depass (baxua), Locksley Dixon (gitarra), Ottey Lewis (teklatuak), Christopher McDonald (teklatuak), Marcus Boothe (saxoa), Dwight Richards (tronpeta, ahotsa), Tammi T (koruak)FRIGO GUNEA.
19:00 Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (EIJO)
Josetxo Silguero, Iñigo Ibaibarriaga (Arte- eta musika-zuzendaritza), Ángel Ugarteburu (Koordinazio teknikoa) , Eolo Andino, Martin Gabiria, Xabier Oruesagasti, Beñat Álvarez, Julen Oruesagasti, Aitor Otegi (saxoak), Jon Viejo, Iñigo Ocón, Nicolás Andino, Jone Erzilla, Xabier Rodríguez (tronpetak), Eneko Urrestarazu, Beñat Etxabe, Alaitz Almorza, Iker Figueroa (tronboiak), David Cid, David Juárez (pianoa), Ramón García de la Mata, Ander Solabarrieta (gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua/baxu elektrikoa), Dámaso Escauriaza, Aitor Bravo (bateria).23:00 The Cookers (Billy Harper, Eddie Henderson, Donald Harrison, David Weiss, Danny Grissett, Cecil McBee, Billy Hart)
Billy Harper (saxo tenorra), Eddie Henderson (tronpeta), Donald Harrison (saxo altua), David Weiss (tronpeta), Danny Grissett (pianoa), Cecil McBee (baxua), Billy Hart (bateria)HEINEKEN TERRAZA.
19:00 Carla Cook
Carla Cook (ahotsa), Albert Bover (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Jo Krause (bateria)23:00 Ray Gelato & Claire Martin: A Swinging Affair
Ray Gelato (saxoa, ahotsa), Claire Martin (ahotsa), Seb De Krom (bateria), Dave Newton (pianoa), Dave Whitford (baxua)COCA-COLA GUNEA
19:00 Zanmari Baré
Zanmari Baré (ahotsa, kayanm), Mikaël Talpot (bob, sati), Willy Paitre (roulèr), Serge Parbatia (piker), Laurent Dalleau (kongak), Stéphane Gaze (kayanm)23:00 The Soul MessengersÇSantiago Fernández (tronpeta), Josu Salegui (saxoa), Antonio Tercero (tronboia), Carla Sevilla (ahotsa), Kassandra Charalampi (ahotsa), Aarón Castrillo (bateria), David Ruiz (baxua), Víctor Antón (gitarra), Javier Bello (pianoa, teklatuak)
Uztailak 23 (osteguna)
KURSAALEKO AUDITORIOA – KUTXABANK. 18:30. 30€
Jamie Cullum (solo)
Jamie Cullum (pianoa, ahotsa)TRINITATE PLAZA. 21:00. 30€
Sílvia Pérez Cruz
Sílvia Pérez Cruz (ahotsa), Elena Rey (biolina), Carlos Montfort (biolina), Anna Aldomà (biola), Joan Antoni Pich (txeloa), Miquel Àngel Cordero (kontrabaxua)Zaz
Isabelle Geffroy (ahotsa), Guillaume Juhel (gitarra), Edouard Algayon (gitarra, ahotsa), Yoann Schmidt (bateria), Thierry Faure (pianoa, eskusoinua, zuzendaritza musikala), Ilan Abou (kontrabaxua, zuzendaritza musikala), Claude Egea (tronpeta), Guillaume Poncelet (tronpeta, teklatua), Denis Leloup (tronboia), Eric Seva (saxoa, ahotsa), Frederic Couderc (saxoa, klarinetea, flauta), Jean Marc Reyno (koruaren nagusia), Manu Vince (korua), Greg (korua), Fabrice (korua)VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – SKODA. 24:00. 10€
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuarekin ekoizkidetzan
PUNKT Donostian 1
Concert: Erik Honoré “Heliographs” (featuring Nils Petter Molvaer, Eivind Aarset, Ingar Zach)
Erik Honoré (live sampling), Nils Petter Molvaer (tronpeta), Eivind Aarset (gitarra), Ingar Zach (bateria)Live Remix: Arve Henriksen, Jan Bang, Suso Saiz
Arve Henriksen (tronpeta), Jan Bang (live sampling), Suso Saiz (gitarra)SAN TELMO MUSEOA – SKODA 24:00. SARRERA DOAN
San Telmoko gauak: Zanmari Baré
Zanmari Baré (ahotsa, kayanm), Mikaël Talpot (bob, sati), Willy Paitre (roulèr), Serge Parbatia (piker), Laurent Dalleau (kongak), Stéphane Gaze (kayanm)AGERTOKI BERDEA
21:30 Neuman
Paco Román (ahotsa, gitarra), David Manzullo (baxua), Pablo Pérez (gitarra), Sergio Bernal (bateria)24:30 Gregory Porter
Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Jahnal Nichols (baxua), Yohsuke Satoh (saxoa)FRIGO GUNEA. SARRERA DOAN
19:00 Ray Gelato & Claire Martin: A Swinging Affair
Ray Gelato (saxoa, ahotsa), Claire Martin (ahotsa), Seb De Krom (bateria), Dave Newton (pianoa), Dave Whitford (baxua)23:00 Carla Cook
Carla Cook (ahotsa), Albert Bover (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Jo Krause (bateria)HEINEKEN TERRAZA. SARRERA DOAN
19:00 Onna Marun
Arturo Valero (baxua), Aarón Castrillo (bateria), Juan Sebastián Vázquez (pianoa), Bruno Valle (tronboia), Laurent Robino (saxo altua, saxo sopranoa)23:00 Paul San Martín & Romain Gratalon
Paul San Martín (pianoa, ahotsa), Romain Gratalon (bateria)COCA-COLA LIGHT GUNEA. SARRERA DOAN
19:00 Maldataskull
Jorge Castañeda (pianoa), Darío Guibert (baxua), César de Frías (bateria)23:00 Totem Trio
Kike Lafuente (baxua), Aritza Castro (bateria), Juan Sebastián Vázquez (pianoa)NAUTICOOL. SARRERA DOAN
17:00 Makala, Bidaurreta & Barzaga
18:30 Joseba Martín “La Jungla Sonora”
20:00 The Cisco Kids
21:30 DJ Vaga
23:00 + 24:30 Enric Domenech
Uztailak 24 (ostirala)
KURSAAL AUDITORIOA – KUTXABANK. 18:30. 18€
Benny Golson Quartet
Benny Golson (saxo tenorra), Joan Monne (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Jo Krause (bateria)TRINITATE PLAZA. 21:00. 35€
Andrzej Olejniczak–Iñaki Salvador Quartet feat. Maciej Fortuna (Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuarekin ekoizkidetzan)
Andrzej Olejniczak (saxoak), Iñaki Salvador (pianoa, zuzendaritza musikala), Maciej Fortuna (tronpeta, fliskornoa), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Borja Barrueta (bateria)Jamie Cullum (Big Band)
Jamie Cullum (pianoa, ahotsa, gitarra, harmonika), Barnaby Dickinson (tronboia), Benjamin Castle (saxoa), Loz Garratt (baxua, ahotsa), Brad Webb (bateria, ahotsa), Nichol Thomson (tronboia), Thomas Rees Roberts (tronpeta), Thomas Walsh (tronpeta), George Hogg (tronpeta), James Allsopp (saxoa), Michael Lesirge (saxoa)VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – SKODA. 24:00. 10€
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuarekin ekoizkidetzan
PUNKT Donostian 2
Concert: Josetxo Silguero & Pierre Jodlowsky: Rayuela Jazz Project
Josetxo Silguero (saxoak), Pierre Jodlowsky (laptop, elektronika, baxua), Javier Larreina (errezitatzailea, agertoki-espazioa), César Barrio (action painting)Live Remix: Sidsel Endresen, Jan Bang, Erik Honoré
Sidsel Endresen (ahotsa), Jan Bang (live sampling), Erik Honoré (live sampling)SAN TELMO MUSEOA – SKODA. 24:00. SARRERA DOAN
San Telmoko gauak: Julia Biel
Julia Biel (ahotsa, pianoa, gitarra), Idris Rahman (baxua), Saleem Raman (bateria)AGERTOKI BERDEA
21:30 LoneLady
Julie Campbell (ahotsa), Gareth Smith (gitarra), Tom Long (baxua, teklatuak), Liam Stewart (bateria)24:30 KAKKMADDAFAKKA
Axel Vindenes (ahotsa, gitarra), Stian Saevig (ahotsa, baxua), Pal Vindenes (ahotsa, gitarra), Kristoffer Van Der Pas (bateria), Lars Helmik Raaheim-Olsen (perkusioa, koruak), Sebastian Emin (teklatuak)FRIGO GUNEA. SARRERA DOAN
19:00 Charles McPherson Quartet
Charles McPherson (saxo altua), Bruce Barth (pianoa), Jeremy Brown (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)23:00 Azar Lawrence Quartet
Azar Lawrence (saxo tenorra, saxo sopranoa), Benito González (pianoa), Essiet Essiet (baxua), Brandon Lewis (bateria)HEINEKEN TERRAZA. SARRERA DOAN
19:00 Lara Vizuete
Lara Vizuete (ahotsa), Mikel Núñez (pianoa), Víctor Antón (gitarra), Arturo Valero (baxua), Unai Olabarri (bateria)23:00 Orbital
Daniel Pozo (baxua), César de Frías (bateria), Mikel Núñez (pianoa), Víctor Antón (gitarra), Laurent Robino (saxo altua)COCA-COLA GUNEA. DOAN
19:00 Elkano Browning Cream: Uh Eh
Franck Mantegari (bateria, perkusioa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa, sintetizadoreak)23:00 Sky Beats
Lidia Insausti (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Manu Gestido (baxua), Gustavo González (bateria)NAUTICOOL. SARRERA DOAN
17:00 + 18:30 El Especialista
20:00 Miguel A. Sutil “Enlace Funk”
21:30 DJ Vaga
23:00 + 24:30 Reimy & Oleaktiff
Uztailak 25 (larunbata)
CLUB VICTORIA EUGENIA. 12:00. Sarrera doan aretoa bete arte
Jam Session “Cuadernos de Jazz-en 25. urteurrena”
Azar Lawrence, Charles McPherson, Mikel Andueza, Andrzej Olejniczak (saxoa), Maciej Fortuna(tronpeta), Benito González, Bruce Barth (pianoa), Essiet Essiet, Jeremy Brown (baxua), Brandon Lewis, Stephen Keogh (bateria)KURSAALEKO AUDITORIOA – KUTXABANK. 18:30. 18€
The Bad Plus Joshua Redman
Reid Anderson (baxua), Ethan Iverson (pianoa), David King (bateria), Joshua Redman (saxoa)TRINITATE PLAZA. 21:00. 25€
The New Standard Trio (Jamie Saft, Steve Swallow, Bobby Previte)
Jamie Saft (pianoa, teklatuak), Steve Swallow (baxua), Bobby Previte (bateria)Dee Dee Bridgewater / Irvin Mayfield with The New Orleans 7
Dee Dee Bridgewater (ahotsa), Irvin Mayfield (tronpeta, ahotsa), Michael Watson (tronboia, ahotsa), Ricardo Pascal (saxo tenorra), Jasen Weaver (baxua), Victor Atkins (pianoa), Adonis Rose (bateria)VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – SKODA. 24:00. 20€
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuarekin ekoizkidetzan
PUNKT Donostian 3
Concert: Sly & Robbie meets Nils Petter Molvaer feat. Eivind Aarset, Vladislav Delay
Sly Dunbar (bateria), Robbie Shakespeare (baxua), Nils Petter Molvaer (tronpeta), Eivind Aarset (gitarra), Vladislav Delay (live sampling, teklatuak)Live Remix: Mungolian Jet Set (Knut Sævik, Pål Nyhus) featuring Erland Dahlen, Jan Bang
Pål Nyhus (platerak), Knut Sævik (elektronika), Erland Dahlen (perkusioa), Jan Bang (live sampling)SAN TELMO MUSEOA – SKODA. 24:00. SARRERA DOAN
San Telmoko gauak: Gonzalo Tejada Quartet: Norma Jeane Baker
Gonzalo Tejada (moldaketak, orkestrazioa, kontrabaxua), Mikel Andueza (klarinetea, saxo sopranoa, saxo altoa, saxo tenorra), Roger Mas (pianoa), Carlos Falanga (bateria)AGERTOKI BERDEA
21:30 Bullet Proof Lovers
Kurt Baker (ahotsa), Gonzalo Ibáñez (baxua), Luiyi Costa (gitarra, koruak), Juan Irazu (gitarra, koruak), Joseba Arza (bateria)24:30 Lee Fields & The Expressions
Lee Fields (ahotsa), Toby Pazner (teklatuak), Vincent John (gitarra), Evan Pazner (bateria), Benjamin Trokan (baxua), Jason Colby (tronpeta), Michael Buckley (saxoa)FRIGO GUNEA. SARRERA DOAN
19:00 Didier Datcharry Trio
Didier Datcharry (pianoa), Marie-Hélène Gastinel (bateria), Jean-Xavier Herman (kontrabaxua)23:00 Iguana
Daniel Juárez (saxo tenorea), Víctor Vega (tronpeta), Arturo Valero (kontrabaxua), Daniel Pozo (baxu elektrikoa), Mikel Núñez (pianoa), César De Frías (bateria), Félix Oviedo (bateria, perkusioak)HEINEKEN TERRAZA. SARRERA DOAN
19:00 O Meu Prazol
Naomi Higuchi (ahotsa), Teresa Serrano (baxu elektrikoa), Roberto Gómez (tronpeta), Milton Rodríguez (gitarra), Félix Oviedo (bateria), Mariano Hurtado (kontrabaxua)23:00 Elkano Browning Cream: Uh Eh
Franck Mantegari (bateria, perkusioa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa, sintetizadoreak)COCA-COLA GUNEA. SARRERA DOAN
19:00 Vineyard Birds
Lara Vizuete (ahotsa), Ennio Pinillos (saxo altua), Juan Sebastián Vázquez (pianoa), Jorge Torres (gitarra), Jesús Caparrós (baxua), Manuel García Romero (baxua), César De Frías (bateria)23:00 Sky Beats
Lidia Insausti (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Manu Gestido (baxua), Gustavo González (bateria)NAUTICOOL. SARRERA DOAN
17:00 + 18:30 + 20:00 Pushin Wood Soundsystem
21:30 Miguel A. Sutil “Enlace Funk”
23:00 + 24:30 Miguelito Superstar “Nación Funk”
Uztailak 26 (igandea)
KURSAALEKO AUDITORIOA – KUTXABANK. 17:30. 45€
John Zorn, Bill Laswell, Dave Lombardo: Bladerunner Trio
John Zorn (saxoa), Bill Laswell (baxua), Dave Lombardo (bateria)VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – SKODA. 17:30. 5€
Iñaki Salvador-Alexis Delgado: Johann Sebastian Jazz
Iñaki Salvador (pianoa), Alexis Delgado (pianoa)TRINITATE PLAZA. 20:00. 30€
Andrea Motis & Joan Chamorro Group
Andrea Motis (ahotsa, tronpeta, saxoa), Joan Chamorro (kontrabaxua, saxoa, ahotsa), Ignasi Terraza (pianoa, teklatua), Josep Traver (gitarra), Esteve Pi (bateria)Melody Gardot
Melody Gardot (ahotsa, pianoa, gitarra), Charles Staab (bateria, ahotsa), Mitchell Long (gitarra, ahotsa), Irwin Hall (saxoa), Edwin Livingstone (baxua), Devin Greenwood (teklatuak), James Casey (saxo baritonoa), Shareef Clayton (tronpeta)SAN TELMO MUSEOA – SKODA. 23:00. SARRERA DOAN
San Telmoko gauak: Arve Henriksen/Trio Mediaeval
Arve Henriksen (tronpeta, ahotsa), Anna Maria Friman (ahotsa), Linn Andrea Fuglseth (ahotsa), Berit Opheim (ahotsa)BOULEVARDEKO KIOSKOA. 18:00. SARRERA DOAN
Orkest Eigen Hulp
FRIGO GUNEA. SARRERA DOAN
18:00 Charles McPherson Quartet
Charles McPherson (saxo altua), Bruce Barth (pianoa), Jeremy Brown (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)22:30 Azar Lawrence Quartet
Azar Lawrence (saxo tenorra, saxo sopranoa), Benito González (pianoa), Essiet Essiet (baxua), Brandon Lewis (bateria)HEINEKEN TERRAZA. SARRERA DOAN
18:00 Bengalifère Trio
Matthieu Lebrun (saxo sopraninoa, saxo altua, saxo tenorra), Jordi Cassagne (kontrabaxua), Julen Achiary (bateria, perkusioa, ahotsa)22:30 Reunion Big Band
Diego Aragón (tronpeta), Santiago Fernández (tronpeta), Víctor Vega (tronpeta), Pedro Núñez (tronpeta), Bruno Valle (tronboia), Antonio Tercero (tronboia), Jordi Arcusa (tronboia), Immanol Iribarren (tronboia), Laurent Robino (saxo altua), Daniel Juárez (saxo altua), Víctor Moreno (saxo tenorra), Noel Sacristán (saxo tenorra), Pau Torres (saxo baritonoa), Arturo Valero (kontrabaxua), Daniel Pozo (baxua), Mikel Núñez (pianoa), César de Frías (bateria), Milton Rodríguez (gitarra), Nerea Quincoces (perkusioa), Alejandro Fernández (perkusioa), Kassandra Charalampi (ahotsa), Lara Vizuete (ahotsa), Naomi Higuchi (ahotsa)COCA-COLA GUNEA. SARRERA DOAN
18:00 Dynamic Trio
Alfredo “Fredi” Peláez (Hammond organoa, sintetizadoreak), Mikel Romero (gitarra, teremina), Juan Manuel Urriza “Boli” (bateria)21:00 Unity
Juan Luis Castaño (bateria), Gorka Iraundegui (organoa), Miguel Salvador (gitarra), Roberto Nieva (saxoa)NAUTICOOL. SARRERA DOAN
Soul Sunday
17:00 Alex Subinas
18:30 Zigor Akixo
20:00 Luis Beltza
21:30 Igu Allnighter
23:00 Alex Subinas & Luis Beltza
24:30 Igu Allnighter & Zigor Akixo
-