single

ARTISTAK

X JazzEñe: Mariola Membrives Trio + R.S. Basque Faktor

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 uztailak 25

Mariola Membrives Trio

Mariola Membrives (ahotsa), Gonzalo Navarro (gitarra)

Bere belaunaldiko ahots berritzaile eta transgresoreetako bat da Mariola Membrives. Proposamen artistiko freskoa eta nortasun handikoa eskainiz, flamenkoa, Jazza eta sustrai musika uztartzeko duen gaitasun paregabeagatik nabarmendu da Espainiako musikaren eszenan.

Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, esaterako Córdoba a eszena, Time Out saria sortzaile nazional onenari, eta Altaveu saria. Aurten Ajuares proiektua aurkezten ari da; lau EPko sail bat sei abestirekin urtaro bakoitzerako, Jazz espainiarraren eszenako musikari gailenak kolaboratzaile dituena.

Jazzaldian bikote formatuko emanaldia eskainiko du Berklee College of Music eta Newpark Music Center-en ikasia den Gon Navarro gitarrista andaluziarrarekin batera.

 

R.S. Basque Faktor

Rubén Salvador (tronpeta, flugelhorn), Julen Izarra (saxo tenorra), Satxa Soriazu (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua, baxu elektrikoa), Hilario Rodeiro (bateria)

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian sortutako talde honetan Ruben Salvador tronpetista ospetsua da buru. Hainbat Jazzalditan aritua da R.S. Basque Faktor, besteak beste Donostia, Gasteiz, Salamanca eta Burgoskoan, baita Espainia osoko hainbat Jazz club, kontzertu-areto eta antzokitan ere. Bestetik, kritika bikainak jaso ditu prentsaren eta kritika espezializatuaren aldetik. Beren hiru diskoek ꟷStarting (2011), Akúfeno (2016) eta Equanimity (2022)ꟷ jaso dituzte sariak, haien artean BBKren Jazz Saria 2012 Euskal Herriko Jazz diskorik onenari, eta herrialdeko irrati eta podcastik espezializatuenetan entzunak dira.

 

Logos Jazz eñe___-02logoFSGAE_cmyk