single

2023KO JAZZALDIAK MUNDU OSOKO HAMAIKA PROGRAMATZAILE BILDUKO DITU

0

Hirugarren urtez jarraian Jazzaldiaren baitan txertatuko da JazzEñe, uztailaren 22tik 25ra, zortzi kontzertu Victoria Eugenia Antzokian, Estatu mailako jazzaren erakusle.

Sarrerak eta abonamenduak salgai, Victoria Eugenia Antzokian eta Jazzaldiaren webgunean.

SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta 58 Jazzaldiarekin elkarlanean, JazzEñe emanaldiaren IX. edizioa aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Estatuko jazz erakustaldiak zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 25era, goizeko lau saio bikoitzetan. Hirugarren urtez jarraian, JazzEñe Donostiako 58. Jazzaldiak Victoria Eugenia Antzokian antolatzen duen programazioaren barruan txertatuko da.

Aurkezpenean Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak, Garbitxu SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak eta Javier Estrella JazzEñeko zuzendariak hitza hartu dute. Ekitaldian Lucia Rey pianojole eta musikagilearen zuzenekoa entzun da, JazzEñe 2023an aditzera emango duen guztiaren aurrerapen labur gisa.

JazzEñe 2023k zortzi kontzertu taularatuko ditu eguerdiko 12:30etik aurrera: Lucia Rey Hirukotea eta MOVE (uztailak 22); Carles Margarit Boskotea eta NGBM Laukotea (uztailak 23); Alto For Two eta Niño Josele (uztailak 24) eta Bandolero Laukotea zein Gonzalo del Val (uztailak 25). Sarrerak 8 €tan eros daitezke Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren eta festibala beraren webgunean. Halaber, zuzeneko streaming bidez jarraitu ahal izango dira kontzertuak Youtubeko kanalaren bidez.

JazzEñe 2023ko abono orokorra eskuratu hemen
Taldeen dossierrari eutsi hemen

Nazioarteko hamaika programatzaile Estatu mailako jazza zabaltzeko gertu

JazzEñe Espainian egiten den jazzaren nazioartekotzea bilatzen duen SGAE Fundazioaren programa dugu. Helburu berau Donostian gauzatzeko hiru jardunaldi profesional bideratuko ditu JazzEñek, hots, hautatutako zortzi taldeak mundu osoko jazzaldien eta jazz-aretoen sustatzaile eta programatzaileak batuz eta bilduz.

Atzean aliantzak sortzearen ideia dago, etorkizunean elkarrekin lan egin ahal izateko eta beren lana gure mugetatik harago hedatzeko, nonbait, birak eta jarduerak itxiz. SGAE Fundazioak gonbidatuta, programatzaileak zuzeneko kontzertuetara joango dira.

JazzEñeren bederatzigarren edizio honetan, hamaika programatzaile gonbidatu ditugu Jazzaldira: April Jazz Festival (Finlandia); Beaux Jazz & Sound of Europe Festival, Bimhuis (Herbehereak); Jazz Plus (Bulgaria); Jazz sous les Pommiers (Frantzia); Münsterland Festival eta Uli Fild Concertbüro (Alemania); Offbeat Jazzfestival Basel (Suitza); Saint-Louis International Jazz Festival (Senegal) Sudtirol Jazz Festival (Italia) eta WartaJazz Booking Agency (Indonesia).

Bilera hauek Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan garatuko dira, uztailak 23, 24 eta 25ean, goizeko 11etatik aurrera.

250 jazz-proiektu baino gehiago aurkeztu dira

Zortzi talde horiek profesionalen batzorde batek aukeratu ditu, jasotako 262 proiekturen artean, hain zuzen ere. Batzordea 2023ko martxoaren 21ean bildu zen modu telematikoan, eta, edizio honetan, honako hauek osatu dute: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martin, Jazzaldiko zuzendaria; Veronica Ferreiro, JazzEñe 2016 eta 2022an parte hartu zuen egilea eta abeslaria; baita Abe Rábade ere, egilea eta pianojolea, JazzEñe 2017an ibilitakoa.

Entzun JazzEñe

JazzEñeri buruz

JazzEñe SGAE Fundazioaren berezko programa da, alegia, Espainian egiten den jazza nazioartean zabaltzeko, Estatu mailako jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak bultzatzeko eta sektoreko profesionalen (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak…) arteko topaketak eta esperientzien zein ezagutzaren trukea jorratzeko sortua.

2014an Madrilen ospatutako lehen edizioaren ondoren, ekimenak Valentziara jo zuen, eta ordutik Zaragoza eta Malagatik ere igaro da. Orain, bederatzigarren edizioan, Europako jaialdietako zuzendarien eta ikusleen aurrean Espainiako jazzaren errealitatea aurkeztuko duen erakusketa hau Donostiako Jazzaldiaren testuingurura egokitu da, aurten hirugarrenez eta jarraian; izan ere, goi mailako edizio paregabe honek 58. urtea betetzen du eta jazzaren gotorleku handienetako bat da gurean dagoeneko, baina baita Europan eta munduko gainerako hainbat lekutan ere.

Urteotan, artista askok han-hemenkako jaialditan interpretatu dituzte beren errepertorioak, SGAE Fundazioaren Eñe programei esker. Chicuelo & Mezquida artistak, esaterako, Zaragozako ediziotik aterata, Tokyo Jazz Festival delakora ailegatu ziren. Bide batez, SGAE Fundazioak lehen mailako hainbat artista aurkeztu zituen 2018an Biënale Flamenco deritzon Gau Zuria Proiektuan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Horien artean, Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno Eñe musikariak.

Aipamen berezia merezi du 2017an Nazioarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartu zuten lau taldeak JazzEñetik pasatutakoak izateak: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Hirukotea, Alexey Leon Hirukotea eta Marco Mezquida Solo.
2022an ekimena euskal musika taldeetara zabaldu zen. Orduan, Oreka TXeko kideak aritu ziren, jazzgintzan txalapartaren singulartasun bereizlea bere horretan erakutsiz.