single

49 KONTZERTU GEHITUKO ZAIZKIO DONOSTIAKO 58. JAZZALDIAREN PROGRAMAZIOARI

0

Jazzaldiaren datorren edizioko programazioa osatuz, emanaldiak eskainiko dira agertoki hauetan: Frigo Gunea, Fnac Gunea, Nauticool, Garbera, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, San Martin Merkatua, María Cristina Hotela, Irun eta Fnac Foruma.

Dagoeneko aurkeztutako programazioari 49 kontzertu gehitu zaizkio; horietatik 46 doakoak izango dira, 22 tokiko artistenak, eta nazioarteko artisten zerrenda luze bat ere izango da tartean.

Tokiko taldeak:

Maila oso altuko hamar talde lokal hautatu dira prozesu baten ondoren. Hala, hasiera batean, 65 hautagaitza aurkeztu ziren, eta ondoren 15 kontzertu eman ziren hiriko klubetan. Hautatutako 10 taldeak, 58. Jazzaldian arituko direnak, honako hauek dira: Isla Trio, Xahu, Motelas, Les Cuisinieres, Lutfi Jakfar Sitxh Trio, Arnaud Labastie Trio, Amaika Rude, Mikel Legasa, Quintet, Xavi Maldonado and David Cid Quartet eta Kinkfolk.

Horiei guztiei Elena Setién donostiarraren kontzertua gehituko zaie, Nauticoolen.

Katapulta Tour Gipuzkoa:

Katapulta Tour Gipuzkoa programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioa sustatua, Gipuzkoako talentu gazteak musikaren eta arte eszenikoen arloan bultzatzen ditu. Aurten zirkuituan parte hartuko duten taldeetatik 4 hautatu ditu Donostiako Jazzaldiak, 58. edizioan aritzeko: Bamms, Nakar, Olana Liss eta Ramada Inn.

Nazioarteko artistak:

Dagoeneko aurkeztutako nazioarteko artista ugariei, ordainpekoei zein doakoei, Europa, Amerika, Asia eta Afrikako musikari gailenek eskainiko dituzten hogei bat kontzertu gehitu behar zaizkie, besteak beste: Jerry Bergonzi Quartet, Damir Imamovi, Ill Considered, The Side Effects, Sara Dowling, Bengue, Conversessions, Eri Yamamoto Trio, Michele Hendricks & Ronald Baker Project, Five Stars, The Mississippians eta Pacific Jazz Ambassadors.

Kolaborazioak:

Donostiako Jazzaldiak bere programazioa zabaltzen eta dibertsifikatzen laguntzen duten erakundeekin lankidetzan jarraitzen du. Gaur aurkezten ditugun kontzertuetako hiruk ondokoak dituzte kolaboratzaile:

-Bengue: OARA (Office Art Region Nouvelle Aquitaine) eta Le Rocher de Palmer (Akitania, Frantzia) kolaboratzaile.

-Conversessions: Lazio Sound (Italia) kolaboratzaile.

-Eri Yamamoto Trio: Fundación Japón.

Freedom First:

Freedom First izenburupean, Albert Marquès Jazz pianista katalanak Keith LaMarrekin grabatutako diskoa aurkeztuko du zuzenean. Keith LaMar preso dago, 1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorrera kondenatua. Agertokian izango diren 4 musikariei Keith LaMarren ahotsa batuko zaie urrunetik. Bere ahotsaren grabazioekin eta espetxetik zuzenean arituz ere (telefonoz) parte hartuko du kontzertuan. Uztailaren 24an eta 25ean izango da, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 20:00etan (15 € – Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan).

Kontzertua eta afaria María Cristina Hotelean:

Uztailaren 23an, 20:30ean, María Cristina Hoteleko Ibaia aretoan, Eri Yamamoto Triok kontzertu bat emango du. Aurretik, 20:00etan, ongietorria egiteko kopa bat eskainiko da eta emanaldia bukatutakoan, 21:30ean, koktel afari bat: kanape hotzak, beroak, postrea eta edatekoak.

(Ongi etorria egiteko kopa + kontzertua + koktel afaria = 80€ / Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan)

San Martin Merkatua:

San Martin Merkatuak “Erosi Jazzaren Erritmora” antolatuko du, bertan bi kontzertu ikusgai: uztailaren 21eko goizean Fran Serrano kontrabaxuan arituko da, Gonzalo Encinal pianoan lagun duela; uztailaren 22an Aitor Marimon gitarran eta Rodrigo Lauroba saxofoian.

Fnac Foruma:

Bertako hiru taldek kontzertu bana emango dute Fnac Forumean, uztailaren 21, 22 eta 23an 19:00etan.

Garbera:

Garbera zentro komertzialak, bigarren urtez jarraian, 58. Jazzaldiaren programazioaren zati bat hartuko du: 10 kontzertu, egunean 2, bata 12:30ean eta bestea 20:00etan.

Aurkezpen Ofiziala ekainaren 23an izango da.