single

51. Heineken Jazzaldia: HEINEKENek eta Donostiako Jazzaldiak beste bi urterako berritu dute babes-hitzarmena

0

HEINEKENek eta Heineken Jazzaldiak beren arteko babes-kontratua berretsi dute

Heineken etxeak Donostiako Jazzaldiaren 20 edizio babestu ditu eta bere sostengua berritzea erabaki du.
HEINEKENek eta Heineken Jazzaldiak biak lotzen dituen babes-kontratua beste bi urtez luzatzea izenpetu dute. Sinadura ekitaldian, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Pablo Mazo HEINEKENeko Erakundeekiko Harremanen zuzendariak hartu dute parte.