single

Broken Brothers Brass Band-ek kaleak girotuko ditu Heineken Jazzaldian zehar

0

Broken Brothers Brass Band_ x 900 c Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia_02

Broken Brothers Brass Band marching band euskaldunak jazza Donostiako kaleetan zabalduko du 52. Heineken Jazzaldian zehar: zehazki, uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean.
Hiru irteera egingo ditu taldeak egunero: 17:00etan, 18:45ean eta 21:15ean. Skoda Gunetik atera (Alderdi Ederretik), Bulebarra eta Parte Zaharra zeharkatu, eta hasierara itzuliko da.
Marching band euskaldun egonkorrenetakoa da Broken Brothers Brass Band, esperientzia handikoa eta nazioarteko proiekzioa duena. Hainbat jaialdi, jai eta kontzertuetan parte hartu du.
Heineken Jazzaldian ere izan dugu taldea: 2008an, 2009an, 2010ean eta 2016an. Publikoak beti oso harrera ona egin dio.
Broken Brothers Brass Band pasatzen den tokian, alaitasuna ziurtatuta dago.