single

Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du aurten ere Heineken Jazzaldian

0

Nogen Web

Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 54. edizioan ere.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 4 Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak dira; beste 3 talde Musikenek proposatutakoak; eta 4 antolakuntzak zuzenean aukeratuak (Paul San Martín, Nøgen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza). Horiei guztiei Nauticool-en –aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazio osoa– jardungo duten 6 euskal DJak gehitu behar zaizkie.

Horrek esan nahi du, guztira, 32 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 54. Heineken Jazzaldiaren programazioan.

Jazzaldiak, hirugarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.

Antolakuntzak zuzenean programatuak

Hautatze-prozesutik datozen taldeak

2018an diskoa argitaratu zuten taldeak

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ko taldeak

Musikenek proposatutako taldeak