single

Heinekenek beste bi urterako berritu du bere babesa

0

Heinekenek hurrengo bi urteetarako (2018 eta 2019) berritu du Heineken Jazzaldiaren babesa, horrela, hogei urtetik gora irauten duen lankidetza emankorrari jarraipena emanez.
Babes-hitzarmena Eneko Goia Donostiako alkateak eta Pablo Mazo Heineken Españako erakunde-harremanetarako zuzendariak sinatu dute, gaur, ekainak 26, Victoria Eugenia Antzokian gauzatu den Heineken Jazzaldiaren aurkezpen-ekitaldian.