single

JAZZINEMAREN SEIGARREN EDIZIOAK LAU FILM PROGRAMATUKO DITU TABAKALERAN

0

Euskadiko Filmategiak Jazzinema zikloaren seigarren edizioa osatzen duten lau filmak eskainiko ditu Donostiako Tabakaleran: Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Rewind & Play (Alain Gomis, 2022), El Trompetista (Michael Curtiz, 1950) eta estreinaldi bat, Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023).

Proiekzioak ostiralero izango dira, uztailaren 7an hasi eta uztailaren 28a arte, arratsaldeko 19:00etan. Miguel Martin, Jazzaldiko zuzendaria eta Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria, zikloaren aurkezpenean hizlari izango dira, Soul filmaren aurretik, datorren uztailaren 7an.

Jazzinema zikloa 2017an hasi zen, Euskadiko Filmategiak sustatuta, Donostiako Jazzaldiarekin eta Gasteizko Jazzaldiarekin elkarlanean.

Informazio gehiago:

Informazio gehiago