single

LARUNBATA, MUSIKAZ BLAI ETA IZAR HANDIAK BILDUTA

0

Eguna hasteko, Sofiane Pamartek kontzertu zoragarri bat eman zuen Škoda San Telmo Museoko klaustroa bete zuen publikoaren aurrean:

SofianeWeb

JazzEñeren hirugarren egunarekin jarraitu genuen FCC Victoria Eugenia Antzokian. Bertan, Moisés Sánchezen eta Daahoud Salim Quinteten kontzertuez gozatu ahal izan genuen:

Txikijazzen hirugarren eguna Swingtronicsekin, txikiak eta ez hain txikiak dantzan jarri zituenarekin:

Created with GIMP

Iggy Popek erakutsi egin zigun, 75 urterekin, itzela izaten jarraitzen duela, edozein zirkunstantziatan publikoa erakartzeko ezaugarri duen ahalmen horrekin:

IggyWeb3 IggyWeb2 IggyWeb1

Arratsalde osoan zehar eta gauez, doako kontzertuak leku hauetan: Frigo Gunea, Fnac Gunea, Garbera eta Nauticool:

TheExcitementsGarberaWeb
BruceWeb1

J-SilkNauticoolWeb

Eta egunari azkena emateko, Trinitate plazako eta Keler Guneko berealdiko kontzertuak.

Trinitate plazan, magistrala izan zen Steve Coleman & Five Elementsen kontzertua. Ondoren iritsi ziren Louis Cole eta atsegineko bere eromena. Hemen ikus ditzakezu berriro kontzertuak osorik:

Keler Gunean, This Is The Kitena izan zen aurreneko emanaldia, eta Vintage Troublerena hurrengoa. Azken honek berriro ere erakutsi zuen oraingo zuzeneko talde onenetako bat dela: