single

Lee Konitz saxofoi-jotzailea hil da, Donostiako Jazzaldia Saria 2013

0

Lee Konitz hil da, Estatu Batuetako saxofoi-jotzaile handia, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuena Heineken Jazzaldian, 2013an.

Konitz musikari garrantzitsua izan da antolakuntzarentzat. Bere ibilbide profesionalaren aintzatespena eta ohorezko saria izateaz gain, arrasto pertsonala uzten digu. Miguel Martinek, omenaldian, harreman honen hasiera gogorarazten du:

“Daukadan Lee Konitzen lehen oroitzapen pertsonala 1978koa da, Jazzaldian lehen aldiz lan egin nuenekoa.

Urte beldurgarria izan zen atentatu terroristei eta Euskadiko kaleetako asaldurari eta indarkeriari dagokienez. Europako telebistek gure hirietako kaleetan egoera horri buruz zabaldu zituzten irudiek eta atentatuen albisteek hunkitu egin zituzten XIII. Jazzaldian parte hartu behar izan zuten muskariak: Bill Evans ez zen etorri, ezta McCoy Tyner ere.

Azkar erreakzionatu behar izan zen, eta haien emanaldien ordez Nizako Festibalean programatuta zeuden musikarien emanaldiak jarri.

Zehazki, Evansen ordez Clark Terryk tronpetan, Lee Konitz saxo altuan eta Al Levitt pianoan, besteak beste, osatutako talde bat jarri zen.

Kontzertua apartekoa izan zen, nahiz eta oso nekagarria izan musikarientzat, goizaldean atera baitziren Nizatik, hegazkinez, Parisera, eta handik Biarritzera. Biharamunean, goizeko lauretan, Donostia utzi eta Nizara itzuli ziren.

Evansen emanaldia galtzea frustrazio handia izan zen, baina hura ordezkatu zuen kontzertua Jazzaldian bizi izan dudan ezusteko zoragarrienetako bat izan da”.

Miguel Martín, Heineken Jazzaldiako zuzendaria.

In memoriam

 

Lee Konitz JAZZALDIAKO SARIA(1)[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]