single

SGAE Fundazioak eta Donostiako Jazzaldiak ‘JazzEñe’ren zortzigarren ediziorako deialdia egin dute

0

Jazzeñe Deialdia WebArgazkia: Sumrrá – JazzEñe 2021 (56 Jazzaldia) – © Juantxo Egaña / Fundación SGAE

Eskaerak aurkezteko epea SGAEren musikagile bazkide orori zabaltzen zaie 2022ko urtarrilaren 31tik otsailaren 25era

SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Jazzaldiarekin lankidetzan, JazzEñeren zortzigarren edizioa jarri du abian. Abagune hau nazioarteko programatzaileentzako espainiar Jazzaren erakusketa da, eta 2022ko uztailaren 21etik 24ra garatuko da Donostian, 57. Jazzaldiaren baitan.
Ekimen honen helburua SGAEko kide diren egileen Jazza nazioartekotzea da. Horregatik, SGAE Fundazioak deialdi publiko bat ireki du honako hauentzat:

• Musikaren sektorean parte hartzen duten SGAEko bazkide diren egile guztiak.
• SGAEko bazkide den egilerik ez izan arren, SGAEn erregistratutako errepertorioa erabiltzen duten Jazz-taldeak. Gehienez bost osagai dituzten formazioak baino ez dira onartuko.

Parte-hartu nahi duten egileek edo taldeek 2022ko otsailaren 25era arte bidal dezakete eskabidea. Eskabideak gaztelaniaz egin beharko dira, SGAE Fundazioaren webgunean horretarako prestatutako online sistemaren bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazioarekin.
Ebaluazio Batzorde bat, SGAE Fundazioak izendatua eta Jazzean espezializatutako musika-sektoreko profesionalek, programatzailek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osatua, JazzEñeren VIII. edizio honetan parte hartuko duten egileak edo eta taldeak ebaluatzeaz eta hautatzeaz arduratuko da. Ebazpena 2022ko martxoan zehar argitaratuko da.

Lau egunetan zehar, aukeratutako Jazz-taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko dituzte showcase formatuan, eta bertan izango dira mundu osoko jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, alegia, Estatu mailako Jazzaren errealitatea ezagutu nahi dutenak. Gainera, topaketak antolatuko dira nazioarteko Jazz-zuzendari eta programatzaile horien zein egileen eta taldeen managerren artean, SGAE Fundazioak gonbidatuta beti ere, sinergiak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta lankidetza-hitzarmenak ixteko.

‘JazzEñeri’ buruz

JazzEñe SGAE Fundazioaren programen arteko bat dugu, Espainian egiten den Jazza nazioartean zabaltzeko pentsatua, alegia; Estatu mailako Jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak eta topaketak bultzatzeko, sinergiak sortzeko eta sektoreko profesionalen artean (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) esperientziak eta ezagutza trukatzeko sortua da.

2014an Madrilen ospatu zen estreineko edizioaren ondoren, Valentzia hirira, Zaragozako auditoriumera eta Malagako Echegaray Antzokira zabaldu zen. Orain, Donostiako Jazzaldiak geure Jazzaren errealitatea mundu osoko programatzaileetara hurbilduko du, berorri egokituko baitzaio aurten aukera hori, iaz hasitako elkarlanari jarraituz.
Urte hauetan zehar, artista askok Europa osoko jaialdietan errepertorioak interpretatu dituzte SGAE Fundazioaren Eñe programei esker: Chicuelo & Mezquida artistek Tokyo Jazz Festival jaialdian parte hartu zuten, Zaragozara V. edizioan gonbidatutako bisitarietako bat izan zirela. Era berean, SGAE Fundazioak 2018an honako Eñe artista hauek aditzera eman zituen: Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno, La noche Blanca de la Flamenco Biënnale lelopeko emanaldiaren baitan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Bide batez, aipamen berezia merezi dute 2017an Nazioarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartutako taldeek: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo.

 

Info gehiago SGAEren webgunean

Izen emate orria- SGAE

Oinarriak

Logos Jazz eñe___-04

cabecera-2022-jazzaldia

 

logoFSGAE_rgb