single

Trinitate plazaren legezko edukiera murrizteak segurtasun neurriak eraberritzera behartzen du

0

Publico-Plaza-Trinidad-Tea-for-3-20111

Segurtasun neurri berriak aplikatuko dira Trinitate plazan, berehala ospatuko den 52. Heineken Jazzaldian, Eusko Jaurlaritzak onartutako Ikuskizun eta Jokoei buruzko Legearen xedapenak bete ahal izateko.

Trinitate plazaren legezko edukiera 1.780 ikus-entzuletan finkatu da.

Ez dago baimenduta eserlekuak erreserbatzea Bolatokiaren gaineko harmailetan, segurtasun arrazoiengatik eta eremu horretako edukiera mugatuta dagoelako (214 pertsona gehienera).

Segurtasuneko enplegatuen kopurua % 100 igo da eta ebakuazio-bide gehiago ezarri dira.

Eserlekuen arteko igarobideak zabalagoak izango dira, taberna bakarra egongo da eta komun kopurua handitu egingo da.

Neurri horiek guztiak, legea betetzeko ez ezik, ikus-entzuleen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko hartuko dira.