single

TXIKIJAZZEK 11 URTE BETEKO DITU

0

TXIKIJAZZEK 11 URTE BETEKO DITU

Familiei zuzendutako jaialdiaren 11. edizioa uztailaren 21etik 25era bitartean egingo da, eta hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera 4. solairua), Chillida Lekun eta Garberan.

8 kontzertu, magia ikuskizun bat eta adin tarte desberdinei zuzendutako tailer ugari programatuko dira, sormena elikatzeko eta familian musikaz gozatzeko helburuarekin. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, Chillida Lekun programatutakoak izan ezik. Sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira, 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Txikijazz eta Donostia Kultura webguneen bitartez.